Daily Archives: 2019/03/29

Zer jaten dugu?

Jaten dugunaren jatorria ezagutzea garrantzitsua da, baita honen ekoizpen prozesua nolakoa den ezagutzea ere. Prozesuaren nondik norakoak jakinda, elikagaiaren osaera ezagutuko dugu eta honela gure osasunarentzat egokienak direnak aukeratzeko gai izango gara. Horregatik, Askorako Kalitate sailak tailer ezberdinak antolatzen ditu elikagaien eta hauen ekoizpenaren inguruan: Elikagaien errazionamendu egokia, azukrearen kontsumoa, gazta kata… Ikasleei ezagutza hauek transmitituz, elikadura ohitura osasungarriak landu eta sustatzen ditugu, ondoren ikasleen bidez familiei transmitituak diren ohiturak. Baina elikagaien inguruan jakitea bezain garrantzitsua da hauek nola sukaldatzen dire, edota nork eta non egiten duen. Gure platerean dugunaren prozesu osoa ezagutzeak lasaitasuna ematen digu eta menua beste modu batera gozatzen laguntzen digu. Horregatik gure sukalde zentraletako sukaldari arduradunek menu garraiatuak dituzten zenbait jantoki bisitatu dituzte. Bisita hauetan ikasleek euren bazkaria prestatzen duten pertsonak ezagutzeko aukera izan dute, baita sukalde zentralean nola lan egiten den eta sukaldarien eguneroko lana zein den jakiteko ere. Ikasleek euren zalantzak galdetu, menuetarako proposamenak aurkeztu eta eskulanak oparituz eskerrak emateko aukera ere izan zuten. Sukaldeko arduradunentzako ere egun berezia izan zen. Eurentzat garrantzitsua baita eurek sukaldatutakoa bazkaltzen dutenen iritzia entzun, zerbitzuaren egunerokotasuna gertutik ezagutu eta baita euren esker ona jasotzea ere. Bizipen polita izan zen eta errepikatuko dugu, ziur!