ASKORA NAGUSI, adineko pertsonen tratu txarren aurka

Ordiziako Udalak, Askora Nagusirekin elkarlanean, adineko pertsonen tratu onari buruzko hitzaldi bat eman zuen, pasa den azaroaren 18an. Marije Goikoetxeak, zahartzean aditua den psikologoak, gogoeta egitera eraman gintuen bere hitzaldiarekin: “Adineko pertsonen tratu ona bultzatzea”, Ordiziako udalerriko erretiratuentzat.

Adineko pertsonen tratu txarra gizartean garrantzi gutxi duen fenomenoa da, nahiz eta adineko pertsonen ongizatean eta bizi kalitatean ondorioak dituen, eta bereziki nagusienengan, haiek baitira mendekotasun handienekoak eta zaintza eta arreta gehien behar dutenak, bai eta zaintzaileengan gainkargarik handiena sortzen dutenak ere.

Askora Nagusin, bizitzan zehar ikastearen alde egiten dugu etengabe, eta horretarako ikastaroak, hitzaldiak eta tailerrak diseinatu eta eskaintzen ditugu, zahartzearekin eta mendekotasunarekin lotura duten kolektiboen premietara eta lehentasunetara egokituta.