Trebakuntza jardunaldiak: Zaintzailea zaintzea

ASKORA NAGUSI dagoen Elkarte eta Egoitzetan, gure profesionalekin batera beren adinekoak zaintzen jarraitzen duten lagunek aukera dute zaintzailea ondo zaintzeak duen garrantziaz jabearaztera bideratutako jardunaldi berri batzuetan parte hartzeko.

Zaintzaileen egoera fisikoa, animikoa eta emozionala ondo zaintzea zeinen garrantzitsua den azpimarratuko dugu; eguneroko jardunerako balio duten teknikak eta trikimailuak irakatsiko ditugu eta elkar ezagutzeko eta gogoeta egiteko gunea proposatuko dugu, halaber. GEURE BURUA ZAINDUTA, HOBETO ZAINDUKO DITUGU GEURE HURKOAK