Hirugarren Adinekoen Arretari buruz Europan egiten den Azokarik Handiena bisitatu genuen

CATERING COMEDORES ESCOLARES

Askora Nagusiko taldeak Orto Medical Care AZOKA bisitatu zuen, Madrileko IFEMAn.

Ortopediari eta Hirugarren Adinekoen Arretari buruz Europako hegoaldean egiten den Azoka Profesionalik handiena da Orto Medical Care azoka. FEDOP Ortesista eta Protesisten Federazioak antolatzen du azoka, eta oraingoa azokaren seigarren edizioa izan da.

Han sektoreko beste profesional batzuekin partekatu ahal izan genuen jardunaldia eta sektoreko berritasunak ezagutu eta hainbat gai eguneratu, hala nola prestakuntza, aurrerapen teknologikoak eta azken joerak, gai guztiak sartzen baitira “nagusi” zerbitzua ematen etengabe hobetzeko egiten dugun apustuan.

 

Gure bisitan ikusi ahal izan genituen, besteak beste, azken joerak, kolektibo ortoprotesikoaren produkturik berritzaileenak, desgaituei laguntzeko produktuak eta hirugarren adinekoentzako zerbitzu profesionalak, bai eta ortopediaren sektorerako, laguntza teknikoetarako eta geriatriarako aplikazio zientifiko garrantzitsuak ere.

Inaugurazio ekitaldian, eta plater nagusi gisa, Argo enpresaren Rewalk Exoeskeletoaren lehen aurkezpena Espainian: Gailu robotiko bat da, zeinak paraplejia duten pertsonei ibiltzen uzten dien (beharrezko betekizun medikoak betez). Hauek dira gure bisitaren argazki batzuk: