Ikastetxe eta Ikastolak

Askoran garrantzi handia ematen diogu bazkaltzeko uneari. Horregatik, gurekin bazkaltzen dutenak gure familiakoak izango balira bezala tratatzen ditugu: gertutasun eta arretaz, une hori baliatuz bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko, bai eta balioak irakasteko ere. Jantokia ikasgeletan jasotzen duten heziketaren luzapena bilaka dadin.

Nutrizio arloko gure adituek menu orekatuak egiten dituzte adin guztientzat eta kasu berezietara egokituak (alergia eta intolerantzietara, adibidez), beti ikasleen gustuak kontuan hartuta. Lehen mailako lehengaiak erabiltzen ditugu beti, eta gure menuetan produktu ekologikoak zein bertakoak ugari dira.

Ikasleentzat ingurune atseginak sortzea da gure lehentasunetako bat. Hartarako, begirale bikainak ditugu, adituak dira askotariko adinen umeei arreta ematen, dela jantokian, patioan edo eskola-garraioan.

Ikastetxeei eta ikastolei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak:

  • Elikadura
  • Garbitzaileak
  • Laguntzaileak
  • Begiraleak