Haurtzaindegiak

Gazteenei kasu egiteak pasioa eta bikaintasuna behar ditu erdibana. Horren jakitun, askotariko pureak eta menuak diseinatzen ditugu haurrek mailaka izaten dituzten beharretara egokitzeko, haiek behar izaten dituzten elikagaiak egoki erantsita.

Guretzat funtsezkoa da gurasoek jakin dezaten beren haurrei haurtzaindegian zer elikadura ematen dieten, etxean ere dieta osasungarria eta haien beharren araberakoa ezarri ahal izan dezaten. Horregatik, gure pureen informazio nutrizionala jakinarazten dugu, bai eta erabiltzen ditugun lehengaien eta egiteko jarraitzen dugun prozesuaren gaineko informazioa ere.

Haurtzaindegiei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak:

  • Elikadura
  • Begiraleak
  • Garbiketa

Lekukotza:

Aintzane Egiluz.

Kilika haurtzaindegiko zuzendaria.

Askorarekin dugun harremanean, elikadura arloan ematen diguten lasaitasuna da garrantzitsuena. Gainera, haren lanari esker jantoki-zerbitzua balio erantsiko zerbitzu bat da gurasoentzat.