Albisteak

Berdintasunarekiko dugun konpromisoa

Gaur, martxoak 8, emakumearen nazioarteko egunean, ASKORA-ko lankide guztiak zoriondu nahi ditugu. Askorako Zuzendaritzatik, gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra eman dadin, erronka honi aurre egin ahal izateko egin beharreko lanaren konpromisoa barneratuta dugula ospatzen dugu. Bide honetan, atzo aktiboki Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako hitzaldian parte hartu genuen, non Gipuzkoako sozietatearen 120 agente […]

Denboraldi honetan, ASKORA arduratuko da Eibar Kirol Elkarteak Ipuruan duen jantokiko janariaz

Eibarko Kirol Elkarteak ASKORAren esku utzi du bere Lehen Dibisioko jokalarien elikadura, eta, hori dela eta, Aurora Cid nutrizionistarekin batera, haientzako jana prestatuko dugu Txokoan. Txokoa, gainera, elkargunea izango da, jokalariek bat egiteko lekua. Eliteko kirolariek elikadura orekatua eta kirolean gastatzeko dituzten premietarako egokitua behar dute, janari osasuntsuen alde eginda eta km0-ko eta bertako produktuen […]

Txokolatea urteari agur esateko

Gabonetako jaietan eta laneko agur bazkari-afarietan murgilduta, Askorako gure lankideek hainbat eratan ospatzen dituzte une horiek, jaia gainerako erabiltzaileekin eta lantokietako lagunekin partekatuz. Atzo, Olaten Etxean jaia egin zen eta bertan hitzordu egin zuten bai txikienek bai erabiltzailerik nagusienek, txokolatada goxo baten inguruan. Eskerrik asko lantalde handi eta aktibo honetako pertsona guztiek egindako lanagatik!!  

Sedentarismoak dakarren desgastea gutxitzeko aholkuak

Bazenekien egunero ariketa egiteak ez dituela eserita ematen ditugun orduak konpentsatzen? Sedentarismoak gure osasuna arriskuan jartzen du, eta gaixotasun kardiobaskularrak, 2 motako diabetesa, kolesterol altua, obesitatea edo bizkarreko minak edukitzeko arriskua handitzea ekar dezake, besteak beste. Hori dela eta, GOSASUNek, Indarteken eta Solutiaren arteko lankidetzari esker, bideo bat sortu du aholku batzuekin, lan sedentarioak egiten […]

comedores escolares

Eskuak eta elikagaien segurtasuna, estuki lotuak

OMEren arabera, eskuak dira “mikroorganismoak leku batetik beste batera mugitzeko biderik ohikoena”. Horrenbestez, eskuak garbitzea da “elikagaiak seguru edukitzeko” premisa garrantzitsuenetako bat. Noiz garbitu eskuak: Jakiak prestatu aurretik. Jakiak prestatzen ari diren bitartean, haragi gordina, oilaskoa edo arraina manipulatu bada. Jakiz aldatzen denean. Adibidez, entsalada prestatzetik jada egositako jakietara igarotzen denean. Komunera joan ondoren, pixa […]

comedores escolares

ASKORA, “Ikastetxe Publikoetako Jantokiak – Bide berriak irekitzen” izenez EHIGEk antolatutako mahai-inguruan partaide

EHIGE Guraso Elkarteak gonbidatuta, ASKORAko Kalitate Saileko kideek Durangoko (Bizkaia) Landako ikastetxe publikoak maiatzaren 19rako antolatu duen mahai inguruan parte hartuko dute, Eskola Jangelen kudeaketako gai interesgarriei buruz. Mahai-inguruak bi zati edukiko ditu: Lehenengoan parte hartzaileek kudeaketa eredu pilotuan izan duten esperientzia kontatuko dute, eta ondoren eztabaidatzeko tartea egongo da hainbat gai interesgarri aztertzeko. ASKORAk, […]

comedores escolares

ASKORAk Daxeko (Frantzia) Unibertsitateko Ekipoaren bisita hartu du

Daxeko Unibertsitateko arduradunak (Frantzia) ASKORAren instalazioetan egon ziren bisitan, gurekin lanegun bat egiteko eta gure Seigarren Zentzua markatzen duten ekintzak eta egiteko moduak zuzenean ezagutzeko. Lehen mailako unibertsitate honek azpimarratu zuen Elikaduraren eta Osasunaren alorreko heziketa lanak Eskola Sukaldaritzan duen garrantzia, izan ere, gai hori da Baionako Lizeoarekin elkarlanean ematen duten Osasun, Ongizate, eta Sukaldaritzarekiko […]

CATERING COMEDORES ESCOLARES

ASKORA POP CORNer eskola jantokietatik kanpo! Ezagutu bere hurrengo agerraldiak

Azken asteetan, ASKORA POP CORNer gure catering zerbitzuaren bezero diren eskola jantoki askotan egon da visitan. Udaberriarekin batera, ASKORA POP CORNer Ikastetxeetatik irten eta beste ekitaldi batzuetara joaten hasi da gurekin, bai eta ASKORA SOLIDARIOArekin batera egindako jardueretara ere. Zaratak eta usainak ustekabean harrapatu ez zaitzaten, bere agerraldirik garrantzitsuenen berri emango dizuegu atal honetan. Egun […]