Ekintza: Goseak eraginda jaten al dugu beti?

«Emozioak eta elikadura osasungarria» lantegiaren aurkezpena

ASKORAk, Innobasqueren AEPrekin (Adimen Emozionaleko Partzuergo) lankidetzan eta gure

Begirale-taldearekin batera, egunero artatzen dugun ikastetxe bateko 12 eta 13 urte bitarteko haurrentzako Adimen Emozionaleko Zirkuitu bat antolatu du.

ASKORAk zerbitzua ematen duen ikastetxe bateko haurrek emozioak kudeatzearekin zerikusia duten 4 lantegitan parte hartzeko aukera izango dute. Beren emozioak identifikatzen ikasiko dute horietan, dinamikoki, bai eta noiz eta nola agertzen diren ere, arloko hainbat profesionalek lagunduta, eta horiek nola kudeatu ere ikasiko dute.

Lantegietan, besteak beste, ELIKADURA ETA EMOZIOAK izenekoa izango dugu. Parte hartzaileak jabetuko dira ez dugula beti goseak eraginda jaten, eta jatera bultzatzen gaituzten emozio horiek kudeatzeko moduak landuko dira.

Bestalde, hain osasungarriak ez diren jateko ohiturak saihesteko ordezko aukera osasungarriak ikasiko dituzte. Jardunaldiak amaituta, txartel batzuen laguntzaz, umeek etxera emozio bana eramateko aukera izango dute etxekoekin partekatzeko. Al final de las jornadas, y apoyados en unas tarjetas, cada niño y niña tendrán oportunidad de llevarse una emoción para compartir con su familia.