ASKORA, “Ikastetxe Publikoetako Jantokiak – Bide berriak irekitzen” izenez EHIGEk antolatutako mahai-inguruan partaide

comedores escolares

EHIGE Guraso Elkarteak gonbidatuta, ASKORAko Kalitate Saileko kideek Durangoko (Bizkaia) Landako ikastetxe publikoak maiatzaren 19rako antolatu duen mahai inguruan parte hartuko dute, Eskola Jangelen kudeaketako gai interesgarriei buruz.

Mahai-inguruak bi zati edukiko ditu: Lehenengoan parte hartzaileek kudeaketa eredu pilotuan izan duten esperientzia kontatuko dute, eta ondoren eztabaidatzeko tartea egongo da hainbat gai interesgarri aztertzeko.

ASKORAk, Kalitate Saileko arduradun Laida Ardanazek ordezkatuta, eskola jantokietan menuak prestatzean ezarri beharreko araudiaren eta araudi higieniko eta sanitarioaren ikuspegia eskainiko dio mahai inguruari.