Aho-hortzetako osasunaren aldeko kanpaina

Ohitura osasungarriak sustatzeko gure ahaleginean, aho-hortzetako osasunaren aldeko kanpaina burutzen ari gara. Tania Meabe haginlari kolaborazioarekin, ikastetxe ezberdinetan hitzaldiak ematen ditugu, ikasleekin aho-hortzetako osasuna nola zaindu landuz. Hortzak nola garbitu, zein elikagaik errazten dute txantxarren agerpena, hortzetako eskuila modu egokian nola erabili, hortzak zenbatero garbitu, mingainaren garbiketa edota hortzetako eskuilarik ez dugunerako zenbait truko, adibidez, sagarra jatea.

Modu dibertigarrian, Ally krokodiloaren laguntzaz, Taniak hortzak nola garbitu azaltzen die: hortzetara, kanpoaldean lehendabizi eta barnealdea ondoren, hortz bat ere ahaztu gabe eta amaieran mingaina garbituz.

Gaur Donostiako San Ignacio de Loyola Ikastetxea -Jesuitak-en izan gara, LH1eko 100 ikaslerekin lanketa eginez. Hitzaldian ikasitakoa etxean landu dezaten ikasleek aho-hortzen garbiketarako pack bat jaso dute hortzetarako eskuila, hortzetarako pasta, landutakoa azaltzen duen gutuna eta sagar batekin. Orain hortzak ondo zaindu eta etxekoei ohitura onak irakasteko unea da!