Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformak

Foto de familia de la plataforma vasca contra el despilfarro alimentario

Gaur goizean Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak eta Elika Fundazioko zuzendari nagusi den Arantza Madariagak Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma aurkeztu dute Bilboko Azkuna Zentroan ospatu den ekitaldian. Bertan, erakundeen eta agente sektorialen 60 ordezkari inguruk bat egin dugu “Elikagaien Xahuketarik ez Euskadin ” izeneko manifestua sinatuz.

Urtean 1.300 milioi tona elikagai xahutzen dira mundu osoan FAOren datuen arabera. Gertuagora begira, 350.000 tona janari xahutzen dugu  Euskal Autonomia Erkidegoaren estatistika datuak begiratuz. Honek esan nahi du urtean EAEko biztanle bakoitzak 159 kilo elikagai xahutzen dituela.

Honen aurkako neurriak hartzeko, plataforma honen helburua da, guztion esfortzuak batuz, 2030ean alferrik galtzen ditugun elikagaiak %50 gutxiago izatea. Horretarako, beharrezkoa da elkarlanean aritzea, kontzientziatuta egotea eta lana etengabe egitea. Horretarako lan taldeak eratuko dira eta baita Elikagaien Xahuketaren aurkako Ekintzen Plan Multidiziplinarra landu ere.

Askorak elikagaien xahutzea murriztearen erronka oso presente du bere egunerokotasunean. Hori dela eta, gure Erantzukizun Sozialeko Planaren barruan elikagaien xahutzeari zuzenduriko plan espezifiko bat garatzen ari gara. Plan honen baitan neurri ezberdinak finkatuko ditugu eta gure zentro guztietan martxan jarri, xahutzerik sortzen ez duen enpresa izateko asmoz. Plan honen garapenak Askora unibertsoa osatzen duten pertsona guztien kontzientziazio eta sentsibilizazioa lantzearen beharra azaleratzen du: bai lan-taldea, zein bezero edota hornitzaileak ere. Askorako lan-taldea osatzen duen pertsona orori formakuntza eta beharrezko tresnak erraztea berariazkoa da xahutzea murriztu ahal izateko.

Guztion inplikazioarekin xahutzerik gabeko enpresa bat izaterako bidea egingo dugu.