Zero hondakin piknikak

Askorak ekimen berri bat jarri du martxan, gure kontsumo ohiturek sortzen duten eraginaren ingurua hausnarketa sustatu eta hauek murrizteko lan egiteko asmoz. Horretarako zero hondakin piknik formatua osatu dugu gure jantokietarako, The English Schoolek adibidez gaurtik aurrera bere irteeretan erabiliko duena.

Haurren bazkaria unifikatzeak gainera, berdintasun eta oreka klima bat sortzen du irteeran. Bakoitzak zer ekarri dun konparatzen hasi eta inongo lehiaketa edota konparazioak ekidinez.

Ingurumena zaintzeko hartutako konpromisoarekin, Askorak ikastetxe zein ikastolekin elkarlanean proiektu ezberdinak burutzen ditu, sortutako hondakinak ahalik eta neurri handienean murrizteko jantoki zerbitzuan. Murrizketa hori menuen diseinuan, erosketa prozesuan eta baita jantokietan antolatutako ekintzetan kontuan izaten da. Ekintza hauek ohitura jasangarriak sustatzeko diseinatzen direlarik.

Piknik formatu berri honek haurrei doazen lekura doazela elikadura osasuntsu bat ziurtatzeaz gain, ingurugiroan ahalik eta inpaktu txikiena eragingo dutela ziurtatzeko aukera ere ematen digu. Piknik hau osatzen duten ontzi eta bilgarri guztiak 100% birziklagarri eta biodegradagarriak dira. Paper begetalak, zuntz begetalez egindako ontziak, mahai-tresna biodegradagarriak Eta barnean produktu ekologikoak eta bertakoak, adibidez pasta ekologikoa edo estatuko barazki eta fruta.