Eman zure platera

Urriak 16an, Nazioarteko Elikaduraren eguna dela eta, “Eman zure platera” kanpaina abian jarri genuen.

Eman zure platera, danon partaidetza bilatuz ,sare sozialetan oinarritua egon den kanpaina izan da. Honen helburua, zuen guztion laguntzarekin, gure inguruan gero eta gende gehiago zein egoera larrian bizi den ikusaraztea da: oinarrizko baliabide eza, elikagaiak izan daitezken bezala.

Kanpainaren emaitza gisa, ASKORAk Instagram sare sozialen hutsik dagoen plater baten argazkia igotzen zuen pertsona bakoitzeko euro bat Caritaseri dohaintzan emango lioke. Kanpaina arrakastatsua izan zen eta 14.000 plater baina gehiagorekin, danon artean, kanpainarako ezarri genuen kopuru maximora iritsi ginen. ASKORA enpresako ordezkariek 3.500 euroko txekea eman zioten Caritas Gipuzkoari.