Askoran ELA gabeko mundu batengatik bustitzen gera

ASKORA “ELA-gatik busti” gaitzaren kanpainara batu da.

Helburua gaitz hau ikusgai egitea eta gaixotasun honen ikerkuntzarako dirua biltzea da. Honetarako, FUNDELA Fundazioak “ELA-gatik busti” kanpaina abiarazi du. Ur hotzez beteriko kubo bat burutik behera botatzean datza kanpaina, eta honekin bat, diru-laguntza jasotzea da tratamenduaren ikerkuntzan jarraitzen lagunduko duen ekarpen ekonomikoa egitea da.

Guztien izenean eginiko lehen dohaintzarekin eta ASKORA-ko gerentearen kolaborazioarekin, Jon Ramos, eta gure lankide, Arantxa Rico-ren kolaborazioarekin ASKORA-n elkartasun kate hau hasi dugu ASKORA osatzen dugun guztion izenean eginiko dohaintza handitzearen helburuarekin.

Guztiori gonbidatzen zaituztegu eginiko grabaketa (lagun edo senide gehiagorekin batera eginikoa) solidaria@askora.com-era bidaltzea. Era honetan ASKORA-k FUNDELA-ri eginiko ekarpena areagotzea lortuko dugu. Zenbat eta bideo gehiago eskuratu eginiko ekarpena handiagoa izango da.

Ondorengo grabaketan, biek, ASKORA guztia busti gaitezen desafiatzen gaituzte. Guztien artean dohaintza haztea eragingo dugu!!