Bidasoako Nazioarteko Folklore Jaialdiko zerbitzuak, ASKORAren esku

Herrialde askotako ekitaldiz josita, laster hasiko da berriro Bidasoako Nazioarteko Folklore Jaialdia, eta oraingoan ere, beste edizio batzuetan bezala, ASKORA arduratuko da talde horien elikaduraz.

Bestela ezin izan eta, sukaldaritzan dugun kulturatik eta gure lurreko produktuetarik hoberena helaraziko diegu. Eskerrik asko Jaialdiaren antolatzaileei ASKORA osatzen dugun guztiongan jarritako konfiantzagatik.

Jarraitzen gaituzuen pertsonak, animatu egiten zaituztegu “Gazte Folk” jaialdiaren web orri bikaina bisitatzera eta eskaintzen diguten aniztasun kultural zoragarriaz gozatzera.