ASKORAk EITBko Sustraia programan parte hartu zuen tokiko ekoizleekin batera

CATERING COMEDORES ESCOLARES

ASKORA EITBn emandako Sustraia programan parte hartu zuen, bertako ekoizleekin eta XARDEXKA enpresarekin batera. Programa ezagun honetan gure landa ingurunearen garapenari lotutako jarduerak, enpresak eta ekimenak biltzen dira.

Programan “EKO-KATA” proiektuaren zabalkundea egin zen. Proiektua Katiluk (Innobasque) antolatzen du eta bere helburua da ekoizleak, eraldatzaileak eta kontsumitzaileak hurbilaraztea, gure ingurunerako garapen arlo berriak bilatzeko.

Hemen duzue bideoa, eta bertan hobeto ezagutu ahal izango dituzue ekimenaren parte hartzaileak. (20-29. minutua).