Askora eta DBUS elkarrekin Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean

Irailaren 16tik 22ra bitartean Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da, eta ospakizun horretan ASKORA DBus Donostiako hiriko autobusen konpainiarekin elkarlanean arituko da heziketa kanpaina bat garatzen, autobusean eroso eta seguru bidaiatzen ikasteko.

Esku-hartze honekin, ASKORAtik zerbitzu publikoen erabilera segurua bultzatzen lagundu nahi dugu, eta ingurumenarekin errespetutsuagoak izaten eta belaunaldien artean hain beharrezkoak diren harremanak ahalbidetzen lagunduz.

Prestakuntza saioak auzoetako erretiratuen elkarteekin batera antolatu dira, eta Mugikortasunaren Astean hasiko dira, autobusen Kotxetegietan. Hitzaldiak izango dira, eta bertan informazio praktikoa emango da, autobusera nola igo, ibilgailuaren barruan zer egin eta autobusetik nola jaitsi ikasteko, istripuak ekiditeko.

Ekintzaren alderik praktikoena eragiteko, Askora Nagusi eta Zenta elkarteek laguntza produktuak utziko dituzte (gurpildun aulkiak, makuluak, taka-takak, gurpildun aulki elektrikoak), modu dinamikoan ikasi eta ezagutzeko aukera eduki dezagun autobusetan erosoago eta seguruago ibiltzeko aukerak, irizpideak eta gomendioak.

Saio horietan parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea auzoetako erretiratuen elkarteetan.