2014-2015 ikasturtea hasi da

ASKORAko eskola menuak, gogotsu eginiko lan baten emaitzak dira, elikadura osasuntsu eta orekatu batetan oinarrituz, primerako kalitatekoak diren produktuekin eskolako bazkari zerbitzu ezinhobe bat eskeintzeko pentsatuz.

Aurten, familiek eguneroko menua eta nutrizio orekatu bat lortzeko xedearekin jasoko dituzten afari antolakuntza iradokizunez gain, helburu berri bat gehitu dugu. Denon artean, kurtsoan zehar argitzen joango garen helburu bat eta horretarako martxan ipiniko ditugu berri, akzio… ezberdinak.

Horietako batzuk, Irailean entregatzen den menuan ikusi ahal izango dituzu! Menu honetan, berdez margoturiko egun asko ikusiko dituzu eta… jantokira iristen zarenean arretaz begiratu! Egun horietan, nekazaritza ekologikotik eta gure baserritar eta arrantzaleengandik datozen produktuez gozatuko duzu. Gure seme-alabak, bertako produktu eta berauen hazkunde une naturalak ezagutzera trebatu nahi ditugu (garaiko produktuak gailenduz).

Eta hau lagin bat da soilik! Sopresak espero dira baita lehen hiruhilabeteko triptikoan ere eta kurtso honetako helburua apur bat gehiago argituko da. Zure gustokoa izan dadin eta dibertitu zaitezen espero dugu!

Urte osoan zehar, denok disfrutatuko dugu berri hauekin eta bizimodu osasuntsua lortzen laguntzeko topatuko dituzun aholkuak erabilgarriak izango direla espero dugu, ez galdu !!!