EHU-KO UDA IKASTAROA: “Menos estigma, más derechos y calidad de vida para las personas con deterioro cognitivo”.

Lourdes Bermejo doktorearen eskutik, “Menos estigma, más derechos y calidad de vida. Una propuesta de acompañamiento centrada en la persona con deterioro cognitivo leve” izenburupean, ASKORA NAGUSIk EHUko uda ikastaroetan parte hartuko du, AFAGIrekin lankidetzan.

Lourdes Bermejo Hezkuntza Zientzietako doktore eta gerontologo ospetsua izango da proiektuaren zuzendari teknikoa eta hizlaria izango da Askora Nagusik eta AFAGIk antolatu duten tailerrean, helburu nagusi hauekin:

-Narritadura kognitiboaren hasierako estadioan dauden pertsonek euren bizi kalitatea, bi proiektua eta duintasuna mantentzeko aukera gehiago eta hobeak izan ditzaten laguntzea.

-Gaur egungo gerontologiako erreferenteak kontuan hartuta (eskubideak, bizi kalitatea, Pertsonarengan Zentratutako Arreta eredua…), pertsona horiekin esparru sozialean familiarrean eta profesionalean dauden ohiko pertzepzioei eta harremanei buruz gogoeta egitea eta berrikustea

-Pertsona horien behar psikosozial eta zainketa emozionalari autonomiarako eskubideari eta okupazio esanguratsuari dagokionez, eragile bakoitzak aukerak hobetzeko jokatu dezakeen rola eta erantzukizuna identifikatzea.

-Proiektua ezagutaraztea arlo hori hobetzen laguntzeko tresna gisa, pertsonari, ingurukoei, profesionalei eta komunitatearen gaineko kideei lotutako ekintzetan.

-Sentsibilizazio handiagoa eta konpetentzia praktikoen garapena lortzea, ingurune profesionaletan (komunitarioetan eta instituzionaletan) pertsona horiekiko harremanak, esku hartzeko moduak eta lan tresnak hobetzeko, eragindako pertsonak, ingurukoak eta beste profesional batzuk eta komunitatea kontuan hartuta.

Guztiontzako ikastaroa. Bizitzaren bidaia.

Data: Irailak 14-15 Lekua: Miramar jauregia – Miraconcha pasealekua 48. Donostia / San Sebastián Hizkuntza: Espainola-gaztelania

Programa: Menos estigma, más derechos y calidad de vida. Una propuesta de acompañamiento centrada en la persona con deterioro cognitivo leve

Hizlariak:

·        Koldo Aulestia Urrutia AFAGI, lehendakaria

·        Jon Ramos Perez, Askora plus SL, zuzendaria

·        Lourdes Bermejo Garcia, proiektuaren zuzendaria

·        Miguel Angel Martinez Anton, Mediku Psikiatra Marques de Valdecillako Ospitalean (Santander)

 

Izena ematea:

Prezioak eta matrikula EHUren web orrian