Gonbidatuta zaudete ASKORA SURF EGUNA ekitaldira!

ASKORAn badakigu elikadura onaz gain ariketa neurriz egiteak onurak baino ez dizkiela egiten gure gorputzari eta gure buruari. Horregatik, maiatzean, larunbatero, SURF TEKNIKA surf eskolarekin batera eta egunero eskola jantokietan jana zerbitzatzen diegun haur guztientzat, “ASKORA SURF EGUNA” jarduera dibertigarria jarri dugu abian.

Jardunaldi horietan, jardueran parte hartzen duten haurrek ingurunearen gainean jakin beharreko gauzak ezagutuko dituzte: olatu mota desberdinak, mareen zergatia, itsasoaren arriskuak, nola irten korronteak dauden leku batetik, bai eta surfaren historia ere, labur kontatuta. Eta, ondoren, bai, SURF TEKNIKAko neoprenoak jantziko ditugu, surf oholak hartu eta uretan sartuko gara, ikasitako praktikan jartzeko eta….olatuekin ondo pasatzeko!