Laneko inguru seguruen alde eta zentroetako langileen ongizatearen alde egiten dugu lan

Badakigu Garbiketako eta Arreta Geriatrikoko zerbitzuak oso sentikorrak direla Laneko Osasunarekiko. Hori dela eta, zerbitzua ematen dugun espazioak espazio seguru bilakatzen ditugu, Arriskuak Prebenitzeko geure zerbitzuaren laguntzaz.

ASKORArekin lotuta dauden hobekuntzak dira, besteak beste, laneko gune, makina eta sistemak luze eta zabal ebaluatzea, erizaindegi ebakuatzeko antzezpenak egitea, eta ASKORA osatzen dugun guztion zaintzan izandako aurrerakada nabarmenak (Osasun-azterketa hobetuak, lan-giroaren neurketa, segurtasun-protokoloa haurdunaldian eta abar).

Informazio gisa, lantokietako arriskuen azterketa batekin batera, gure Prebentzio-zerbitzuak hobekuntza-eremuei buruzko dosier bat eta proposamen-sorta bat ipintzen du gure bezeroen esku.

PREBENTZIOAN ETA LAN-OSASUNEAN IPINTZEN DEN GOXOTASUNAK GURE EKIPOEI ASE HANDIAGOA ERAGITEN DIE, LANEKO ARRISKUAK ETA HUTS EGITEAK GUTXITZEA ETA ZERBITZUEN KALITATEAK GORA EGITEA