Askora Nagusi Ameztoi Anaiak enpresak gidatzen duen eta Euskadiko Elikadura Klusterrak bultzatu duen proiektu berritzaile baten parte da, Gipuzkoako elikagaien sektoreko beste bi enpresa garrantzitsurekin lankidetzan: Angulas Aguinaga eta Kaiku Corporación Alimentaria.
Proiektuak aukera berriak bultzatu nahi ditu Silver Economy-aren esparruan.
Seniorren kolektiboaren eskaria hobeto asebeteko duten produktuak eta zerbitzuak garatzeko eta egokitzeko hobekuntza eta aukerak esploratzea helburu duen proiektu hau aitzindaria eta estrategikoa da elikagaien balio-katearentzat. Izan ere, onura eskuratuko duen publikoa funtsezkoa da Gipuzkoarentzat (herritarren % 30 baino gehiago baita talde hau).
Proiektuak probintziaren garapen ekonomikoa bultzatuko du, produktu eta zerbitzu inklusiboagoak eskainiz, desberdintasunak murriztuz eta, azken batean, adinekoen bizi-kalitatea bermatuz.
Gizartean izango duen ondorio hori, beharrezkoa izateaz gain, positiboa ere bada enpresak gizartean egiten duen ekarpena indartzeko. Fruitua onuragarria da ikuspegi ekonomikotik, iraunkortasuna eta erresilientzia eskaintzen baititu.
Askorak, gainera, adineko pertsonen ekosisteman erosketarako garaian eragiten duten faktoreak aztertuko ditu jatorduetan eta egoitza-jantokietako arretan.