Ikasleekin emakumeenganako genero indarkeriaren aurka

Ikasleekin emakumeenganako genero indarkeriaren aurka

Compartir:

Emakumeek jasaten duten indarkeria gai nagusi den garai honetan, ikasleekin genero indarkeriaren inguruan ikasleekin lan egiteko ekimen bat diseinatu dugu.

Save The Children GKE-k argitaratutako “No es amor” txostenaren arabera, emakumezko nerabeen %6,2k biolentzia fisikoa jasan dute euren bikotekideen eskutik, %6,5ak biolentzia sexuala, %16,7ak biolentzia emozionala eta %24,9ak indarkeria psikologikoa.

Datuak benetan kezkagarriak dira eta egoera honen aurrean, haur eta nerabeen hezkuntza eta garapenean parte hartzen dugunok ageriko ardura dugu. Baita esku hartzeko beharra ere.

Askoratik, azaroaren 25a aitzakia, haur eta batez ere nerabeen artean emakumeenganako biolentzia egoerak ikusarazi eta gogoeta eragiteko helburua duen kanpaina jarri dugu martxan.

Lehen ekintza azaroaren 25ean gauzatu zen zentro guztietan. Ekimen honen baitan, ikastetxe edo ikastolako jantoki eta inguruetan jartzeko musuzapi moreak eta kartelak luzatu genituen. Material hauetan, nerabeen artean ematen diren ohiko indarkeria egoerak islatzen ditu, ikasleek hauek identifikatu ditzaten.

Martxan jarritako kanpainaz gain, berdintasunarekin dugun konpromisoari jarraituz, Askorak dagoeneko argitaratu du bere 4. berdintasun plana ere. Gure erakundeak berdintasuna bermatu eta ditugun politika eta neurriak berritu eta hobetzeko asmoz sortutako prozesua da.

Berdintasunerako bidea, guztiok elkarrekin ibili beharreko bidea da.

Izan gaitezen bidelagun.


Mas noticias sobre