Superelikagaiak

Superelikagaiak

Compartir:

Azkenaldian sarritan entzuten da “superelikagai” kontzeptua. Elikagai exotikoez, konposatu onuragarri asko dituztenez eta, antza, gaixotasunei aurre egiteko balio dutenez hitz egiteko erabiltzen den hitza da. Baina, hain onak dira? Benetan dira onuragarriak?

Gai honen inguruan hainbat mito eta erdi-egi daude… Eta gainera, superelikagai kontzeptua ez da oraindik konkretuki definitua izan.

Superelikagaiak elikagai arruntagoen ordezkoak dira? Hauek kontsumitzeak kalte egin dakiguke? Nola ziurtatu dezakegu osasunarentzat onuragarriak diren elikagaiak kontsumitzen ari garela?

Modu orekatuan eta osasuntsu jateak ez du gure erosketa saskia garestitu behar

Erosketa saskian superelikagaiak txertatu dira azken boladan. Baina, hauen salneurria dela eta, zenbait familiarentzat zaila da superelikagaiak saskira gehitzea. Nahiz eta elikadura osasuntsuak ez lukeen inoiz erosketa-ahalmenari loturik egon behar…

Menu osasuntsu eta orekatuak diru gutxiren truke osatzeko aukeran dago gakoa. Izan ere, aukera merkeagoekin ere menu osasuntsuak osatu ditzakegu, eta, gainera nutrizionalki antzekoak. Horrela, gainera, modak ekiditen ditugu, hauek baitira askotan erosketa garestitzen dutenak. Eta ez hori bakarrik… Ezeztatu behar diren hainbat uste ere sortu dira elikagai hauen inguruan: goji eta açai baiak, Klamath alga, matcha tea, maca sustraía, baobab, quinoa…

Mito hauen artean dago supereligaiek minbiziari aurre egiten diotenaren ustea ere. Eta, zenbait kasutan prebenitzen lagundu dezaketen arren, helburu hori lortzen duen jakirik ez dago. Superelikagaiak osasuntsuak eta onuragarriak dira, baina ez dute mirarik egiten eta ez dira gaitz bati aurre egiteko metodoa (Harvard Unibertsitatetik eta Amerikako Minbiziaren Aurkako Elkargotik eratorritako informazioa).

Okerrera egin dugu elikaduran, eta ondorioz, baita osasunean ere

Elikadura eskasagoa izatearen emaitza gisa, azaleko minbizia, koloneko minbizia eta biriketako minbizia bezalako gaitzen zenbatekoa areagotu da azken urteetan.

Azken 50 urteetan, gure aiton-amonek zuten dieta mediterraneoa baztertu eta janari lasterra eta aurrez prestatutako janaria kontsumitzen hasi gara. Lekaleen, barazkien edo fruten kontsumoa murriztu egin da. Guzti honek gantz eta gatz gehiago jatera garamatza, baita kaloria kantitate handia azkar eta janari kantitate txikietan kontsumitzera ere.

Baina guztia ez da dietaren ondorio… Elikadura-ohiturei ariketarik eza eta estupefaziente batzuen kontsumoa gehitzen badiegu, zenbait gaixotasun izateko aukerak areagotu egiten dira.


Mas noticias sobre