Eko, Bio eta Organikoak: modako elikadura ala ingurumena?

Eko, Bio eta Organikoak: modako elikadura ala ingurumena?

Compartir:

Azken urteotan ugaldu egin dira elikagai ekologikoekin osatutako denda eta supermerkatuetako apalak: barazkiak, zerealak, edariak eta bestelako jakiak aurki ditzakegu bertan, batez ere, eskaera izugarri areagotu delako, baina baita bere ekoizpena ingurumen-kalte gutxiago eragiten duelako ere.

Elikagai ekologiko, biologiko edo organiko gisa ezagutzen diren elikagaiak EKO, BIO edo ORG laburdurekin merkaturatzen dira. Freskoak edo eraldatuak izan daitezke, landare edo animalia jatorrikoak, eta izarrez osaturiko hosto berde baten zigiluak identifikatzen ditu.

Elikagai mota hauek zenbait baldintza bete behar dituzte:

  • Pestizida, gehigarri edo ongarri kimikorik ezin da erabili, ez eta transgenikorik ere.
  • Elikagaien ekoizpena eta hazkundea bizkortzeko hormonarik ezin da erabili eta euren bizi-ziklo naturala errespetatu behar da.
  • Animalien ongizatea eta ingurumena ere babestu behar da.

Produktu ekologikoak beti dira onak?

Ez dira beti onenak izaten, ez. Euskal Herrian onena izan arren, ez du zertan onena izan behar beste lurralde edo herrialde batean, eta alderantziz. Hori dela eta komenigarria da zenbait ñabardura azaltzea:

Biologiko oro ez da osasuntsu. Adibidez, txokolatea. Osagaia nagusia azukrea bada, nahiz eta txokolatea ekologikoa izan, ez da osasuntsua izango. Beraz, ez aukeratu produktu ekologikoak osasuntsuaren izenean, ez nahastu terminoak.

• Tokian tokikoa. Produktuaren jatorria kontutan hartzea komeni da. Km 0koa eta eragiten duen karbono aztarna murritza bada, askoz hobe. Noraino da zilegi Perun ekoiztu den produktu bat Euskal Herrian kontsumitzea? Kinoaren kasua ere aipagarria da; jatorrizko herrialdeetan (Perú, Bolivia, Ecuador eta Colombia) kontsumitzeko aukerarik gabe geratzen dira beste herrialdeetan dagoen eskaerarengatik. Ez al da jasangarriagoa bertako zerealak kontsumitzea? Eta bide batez, bertako ekonomia sustatzea?

• Produkzioa eta merkaturatzea. Zenbaitetan, produkzioa eta merkaturatzea ez datoz bat. Sarri gertatzen da bertako enpresek merkaturatzen dituzten produktuak beste herrialde batzuetatik ekartzea bertako ekoizpena arriskuan jarriz, esaterako, zainzuriak, piperrak edo orburuak.

Gure aholkua:

  1. Tokian tokiko produktuak kontsumitzea eta tokiko merkataritzaren aldeko hautua egitea.
  2. Azoketara itzuli eta produktu natural eta hurbilak erosi; etiketa edo zigilurik ez duten arren, kalitatezko produktuak dira.
  3. Produktuen etiketak ondo irakurri eta ziurtagiriak egiaztatu.

Mas noticias sobre