Ekaineko azken astean Basque Food Clusterrak bilkura berezi batera deitu zuen Askora. Etorkizun jasangarria xede duen ODSFood ekimenaren harira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz espazioan batu ziren zerbitzu-enpresak eta kontsumitzaileak. ODSFood ekimenean beste enpresa batzuei laguntzeko erreferente izendatua izan da Askora orain dela hilabete batzuk.
Ekainaren 28an ospatu zen ekitaldian, gizarte erantzukizuna ardatz izanik, hainbat iritzi elkarbanatu zituzten bertaratu zirenek. Askorako taldeak ondorio argi bat eratorri zuen ekimen honetan: gizartea jasangarritasunari loturik dago.
Parte-hartzaileek adierazitako ohitura eta iritzien artean Askorak eskaintzen dituen zerbitzuak bezalakoak dituen enpresak garapen jasangarriaren aldeko jarduerak egitea azpimarratu zuten.
Hala ere, produktua aukeratzerako garaian jasangarritasunarekiko ardura garrantzitsua den arren, kontsumitzaileek oraindik ez dute presente enpresek Garapen Jasangarrirako Helburuen alde egiten duten lana. Baina, zuzenean galdetuz, honelako enpresa-lanketak iritzi positiboak jaso zituen: “GJH-ak lantzen dituzten enpresa eta produktuak jatorragoak dira”.
Clusterrak GJH-etan Askora aurreratutako enpresa gisa izendatu du baina helburu hauetaz haratago kontsumitzaileak kezkatzen dituen beste gai batzuk ezagutzeko aukera ere izan genuen, guztiak, dudarik gabe, Agenda 2030ri lotu daitezkeenak: enpresen jasangarritasuna produktuaren araberakoa da kontsumitzaileentzat, produktu freskoak dira kontsumitzaileengan jasangarritasunari loturiko ardura gehien eragiten dutenak, eta kontsumitzaileeek positiboki jasotzen dute produktuen inguruko informazioa menuetan, soberako janariarekin zer egiten den jakin nahi izateaz gain.
Biziki interesgarria izan zen lanaldia, Askora kontsumitzaileekin lotu zen. Eta gure enpresaren ardura soziala oso landuta dugun arren, honelako ekintzek lanean jarraitzeko bide berriak zabaltzen dituzte. Basque Food Clusterrak antolatutako ODSFood ekimenak lanean jarraitzeko eta etorkizun jasangarri baten alde bide berriak jorratzeko bultzada eman digu.