Askora Nagusi eta zahartzaroaren etorkizuna, Adinberriren ekitaldi batean

Askora Nagusi eta zahartzaroaren etorkizuna, Adinberriren ekitaldi batean

Compartir:

Ekainaren 16an Adinberrik antolatutako Merkatuan Prest ekitaldian parte hartu genuen.

Arima Hotelean ospatu zen ekitaldiak zahartzaroaren etorkizuna izan zuen xede eta honela, hainbat enpresa gipuzkoarren topagune bilakatu zen. Merkatuan Presten egitarauak Silver Economyari loturiko hainbat ekimen gipuzkoar ezagutzeko aukera eskaini zuen.

Askorak adinekoen egoitzetarako zerbitzu berria aurkeztu zuen bertan. Askora Nagusi zerbitzu birpentsatuak adinekoen egoitzetarako eredu eraldatzailea proposatzen du.  Badakigu janariak esperientzia dakarrela berarekin eta hori aldaketarako eta balorea eskaintzeko gako gisa baliatu nahi dugu.

Askora Nagusik zerbitzu integrala eskaintzeaz gain diagnosi fase bat garatzen du egoitzetan. Eta ondoren, ezarritako prozesu baten bidez, zerbitzua bertaratzen du formakuntzan oinarrituta eta lantaldeari laguntza eskainiz.

Gainera, nola ez, jarduteko erak ezberdintzen du Askora Nagusi. Familia bat garenez pertsonei eta hauen beharrei erreparatzen diegu, esperientziak sortzen ditugu eta egoiliar bakoitzaren gustu gastronomikoak kontuan izaten ditugu.

Merkatuan Presten gure zerbitzua aurkezteaz gain Gipuzkoan Silver Economyaren parte diren beste proiektu batzuk ere ezagutu genituen.

Etorkizunari begira dagoen ekitaldia da dudarik gabe Merkatuan Prest, merkatuaren beharrei erantzuten dien proiektuak identifikatzen dituena.


Mas noticias sobre