Ikasturte amaierako agurra

Ikasturte amaierako agurra

Compartir:

Amaitu da ikasturtea eta umeak oporretan egotearekin batera pausatu da Askoraren zati bat ere.

Mahi-Mahiko piraten itsasontzia portura iritsi da. Azkeneko hilabeteetan garatutako ekintzen egutegia amaitu da. Bukatu dira elikadura tailerrak, ostegunetako menu bereziak, munduan zeharreko otorduak eta ohituren ezagutzak… Baina piratek badute hazi txiki bat: Mahi-Mahi jantokietan ikasitako bizitzeko modu bat. Mahi-Mahiko piratek eta nola ez, sukaldariak eta hezitzaileak, ikasturtean zehar barneratutakoa praktikan jarriko dute uztailean eta abuztuan! Uda honetan zehar elikagaien xahuketaren zaindari izango dira, ingurua arakatu eta biziko dute, baita hainbat elikagai dastatu ere! Eskerrik asko piratak eta tripulazioa, irailerarte!

Askora Eskolan ere amaitu da eguerdietako zerbitzua. Begiraleak eta ikasleak datorren ikasturterarte agurtu dira dagoeneko, jantokiak itxita daude, atseden hartzeko garaia iritsi da… Eskerrik asko Askoraren zerbitzuan konfiantza ezarri duzuen guztioi, baita proiektuarekin konprometituta lanean jardun zaretenoi ere, eta noski, janariaz gozatu duzuen txiki guzti horiei! Zuek osatzen duzue Askora Eskolan, eskerrik asko.

Baina suak ez dira itzali sukaldeetan! Askoraren zerbitzuak martxan jarraitzen du bulegoetan, udalekuetan, enpresetan, haurtzaindegietan eta Askora Nagusiren egoitzetan. Askoraren bihotza beti dago taupaka.

Eskerrik asko ikasturte hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi, irailean gogotsu itxarongo zaituztegu!


Mas noticias sobre