Ekimen maitagarria Askora Nagusin

Ekimen maitagarria Askora Nagusin

Compartir:

Askorak 2008 urteaz geroztik zerbitzu soziosanitarioak eskaintzen dituen D.Zatti osasun etxeak sortu duen ekimen aipagarria helarazi nahi dizuegu oraingoan.

Zentroko arduradun den D.Xabierrek hildako anaien oroimena sinbolizatu nahi izan du hauen bastoiak batuz. Egoiliarren eta langileen egunerokotasunean hauek duten presentzia irudikatzen dute ikusgarri jarri dituzten bastoiek, pertsona bakoitzaren izaera eta ezaugarriak nabarmenki azalduz.

Egoiliar bakoitzaren nortasuna bereziki garrantzitsua da Askorako lantaldearentzat, gure zerbitzuak erabiltzaile bakoitzaren bizi-etaparen araberako beharrei erantzuten baitie. Arreta pertsonalizatu eta egokitua Askoraren filosofiaren ezaugarri bereizgarria da, gure familiaren jardunaren zeharkako nolakotasuna.


Mas noticias sobre