Askorako Berdintasun Batzordeak onartu egin du azken hilabeteetan landutakoko berdintasun-diagnostikoa.
Bigarren lan saio honetan, Berdintasun Planaren Negoziazio Batzordeak berdintasunaren diagnostikoa onetsi du, Askorako IV. Berdintasun Plana diseinatzeko oinarria izango dena. Diagnostiko hori modu parte-hartzailean egin da , enpresan lan egiten duten pertsona guztiei irekia egon delarik. Bertan, Askorak egun berdintasunaren arloan duen egoera eta langile bakoitzak arlo horri buruz duen pertzepzioa jasotzen dira.
Batzordea berdintasun plana garatzen ari da orain, eta Negoziazio Mahaiak aztertu eta egokituko duena urtarrilaren hasieran. Bilera horren ondoren, Berdintasun Plan berria eta bertan adostutako neurri eta politika korporatiboak sartuko dira indarrean.