Berrikuntza soziala eta zerbitzuaren hobekuntza

Berrikuntza soziala eta zerbitzuaren hobekuntza

Compartir:

Askora Nagusi burutzen ari den gizarte-berrikuntzako diseinu prozesuaren barruan, joan den azaroaren 19an prestakuntza-saio bat eman genuen Errenteriako Jesusen Bihotza Egoitzan. Askora Nagusi lantaldeko Elisa Berriosek eta Raquel Muñozek emandako saioan, erizaintzako laguntzaileek, zentroko arduradunek, plantako arduradunek, garbitzaileek, psikologoak eta zentroko terapeuta okupazionalek hartu zuten parte.

Pertsonarengan zentratutako arreta-ereduetan oinarritutako formakuntza horren bidez, zentroko erabiltzaileek bazkaltzeko unean duten esperientziaz kontzientziatu nahi izandira profesionalak. Enpatia sustatuz eta egunero artatzen dituzten pertsonen lekuan jartzera gonbidatuz profesional parte hartzaileak, pertsonak beren lanpostua hobetzeko tresnak bilatzera bideratuko dituzten gogoetak sortu genituen.

Adinberrik Silver Economy 2020 laguntza deialdiaren barruan finantzatu duen proiektuak, elikatze-uneei lotutako gune eta zerbitzu berriak diseinatu nahi ditu. Otordu zerbitzuen aurreko, bitarteko eta ondorengo unerako, eta hauek gozatuko dituzten adinekoek pentsatuak eta eurei zuzendutako neurrirako esperientzia berriak sortzeko metodologia garatu da horretarako. Ikerketa, ideazio eta testaldi fasea duen proiektua. Kabia Erakunde Autonomoko egoitza-zentroekin lankidetzan garatzen ari den proba fasea.


Mas noticias sobre