]Elkartasuna Askoraren DNAren zati da, baita gure proiektu guztietan dagoen balioa. Horregatik, Mahi-Mahiren plan pedagogikoaren barruan, eskola jantoki eta jolastokiak kudeatzeko gure eredu berritzailea, balio nabarmen eta landuetako bat da.
Emozioz, esker onez eta ospakizunez betetako hilabetea da abendua. Baina garai hau ez da modu berean bizi gizarte-errealitate guztietan, eta hau Mahi-Mahi mahaikideekin landu nahi izan dugu. Errealitate ezberdinak ezagutzea, ikusaraztea eta bakarka edota taldean nola lagun dezakegun ikustea oso prozesu interesgarria eta aberasgarria da.
Eta prozesu horren baitan, Mediterraneoan bizi den errealitatera hurbildu gara. Krisi humanitario handia da, beldurretik eta pobreziatik ihesi, bizitza hobe baten desioan beren bizitza arriskuan jartzen dutenak ditu protagonista. Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteak laguntzen digu ikasleek hobeto ezagut dezaten errefuxiatuen egoera eta bidaian eta Europara iristean bizi diren egoerak. Itsas zabalean zein errefuxiatu-eremuetan gertatzen diren egoerak.
Salvamento Maritimo Humanitarioko kideak Mahi-Mahi jantoki eta patioak bisitatzen ari dira egun hauetan, ikasleei krisi humanitario honi erantzuteko elkarteak errefuxiatu-esparruetan, zein itsas zabalean egiten dituen lanen berri emateko. Baita bideo eta irudien bidez, ikasleek boluntario eta errefuxiatuek bizi dituzten egoerak bertatik bertara ezagutarazteko. Eta harrera hunkigarria izaten ari diren saioak.
SMHk Greziako Chios uharteko Vial Kanpamenduan lan egiten du 2015etik, osasun-laguntza emanez ontzien lurreratzean eta larrialditan, baita eguneroko osasun artatzeetan ere. Itsas zabalean, Aita Mari ontzian, erreskate lanak ere burutzen dituzte mediterraneoan zehar, lan humanitario handia egiten dutelarik. Baina hain beharrezkoa den lan hori egiten jarraitu ahal izateko, guztion laguntza behar dute. Nabigatzeko beharrezko duten gasolioa ordaintzen jarraitzeko, osasun-materiala, salbamendu-jakak eta botikak erosten jarraitzeko laguntza behar dute. Hori dela eta, dohaintza-formula ezberdinak jarri dituzte interesdun guztien eskura: dohaintza libreak, nabigazio-miliak erostea edo bazkide-kuota helbideratzea.
Dohaintzak egiteko: https://www.smh.eus/es/dona/
Y fruto de este proceso nos hemos acercado a la realidad que se vive en el Mediterráneo, una gran crisis humanitaria protagonizada por las personas que migran escapando del miedo, de la pobreza, que arriesgan su vida anhelando unas mejores condiciones. La Asociación Salvamento Marítimo Humanitario es quien nos está ayudando a que el alumnado conozca mejor la situación de las personas refugiadas y las situaciones que viven durante su viaje y a su llegada a Europa. Situaciones que se dan tanto en alta mar, como en los campos de refugiados.
Miembros de Salvamento Marítimo Humanitario visitan estos días los comedores Mahi-Mahi para compartir con el alumnado sus experiencias en alta mar, como en los campos de refugiados, las labores que desempeña la asociación para dar respuesta a esta crisis. Mediante videos e imágenes nos ayudan a ponernos en la piel de voluntarias y voluntarios y personas refugiadas. Unas sesiones que están teniendo una acogida emotiva.
SMH lleva desde 2015 trabajando en la isla griega de Chios dando asistencia sanitaria y en alta mar como rescatistas a bordo del Aita Mari, realizando una gran labor humanitaria. Pero para poder seguir realizando este trabajo tan necesario, necesitan la ayuda de todas y todos nosotros. Necesitan ayuda para poder seguir pagando el gasoil que les permite navegar, para seguir adquiriendo material sanitario, chalecos salvavidas y medicamentos. Por eso, han puesto a disposición de todas las personas interesadas diferentes fórmulas de donación: desde donaciones libres, la compra de millas de navegación o la domiciliación de la cuota de socio/a.
Para donar: https://www.smh.eus/es/dona/