Askoratik beste urte batez Donostiako Sustapenak antolatutako Bertako Produktuarekin bat egin dugu, ospakizun hau Donostiako gure jantokietara eramanez. Urriaren 30ean hirian kudeatzen ditugun eskola jantokietan KM0 menua eskaini dugu, oso osorik bertako ekoizleen produktuekin egina:
– Usurbilgo Aintziako kalabazekin egindako krema.
– Lumagorri baserriko oilasko errea Karabelekoko letxuga ekologikoarekin.
– Goenaga jogurta.
Ikasleen artean arrakasta izan duen menu honek, bertako ekoizleak jantokietako erabiltzaileei gerturatzeko aukera ematen digu, bertako produktuaren aldeko apustua eginez zapore eta kalitatea bermaturik dugula irakatsiz.
Askoran, kontsumo eta elikadura ohiturek gure planetan duten eraginaz kontziente izanik, bertako produktuen eta produktu ekologikoen aldeko apustua egiten dugu aspalditik. Ohitura osasuntsu eta jasangarrien alde egiten, gure planetaren egoera hobetu, bertako ekonomian dugun eragina handitu eta gure osasuna zaintzen dugulako. Hori dela eta, Askoran bertako ekoizleekin harreman estuan egiten dugu lan, kalitatezko sasoiko lehengaiez hornitzen gaituztelarik.