“Eskola jangela osasungarriak” proiektua NAOS Sarietan saritua

“Eskola jangela osasungarriak” proiektua NAOS Sarietan saritua

Compartir:

Osasun Ministerioak, XIII. NAOS Estrategia Sarien barruan, “Eskola Jantoki Osasungarriak” ekimena saritu du, Askora partehartzaile izan duen  Eusko Jaurlaritzaren proiektua.

Proiektu pilotuaren bidez, motibazio-tresnak diseinatu ziren Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. Maila tarteko ikasleek beren dietan barazki, arrain eta fruta gehiago kontsumi dezaten, bai eskolako jantokian, bai etxean. Horretarako, helburuen araberako kontrol eta sari sistema baten bidez, gizartearen edo ingurunearen presio handiagoa sortzen da, eta ikasleen artean motibazio korronte bat sortu.

“Eskola Jantoki Osasungarriak” proiektuaren helburua jantokiko elikaduratik haratago doa, 9 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean fruta, barazki eta arrainaren kontsumo erregularreko ohiturak finkatzea baitu helburu, etxeko elikadura-eskaintza aldatzera iritsiz. Aldaketa horrek erronka hauek ditu oinarri:

– Hilean 12 barazki anoa jatea etxean eta 16 barazki kontsumo osorik ikastetxe jantokian

– Hilean 28 fruta anoa jatea etxean eta 14 kontsumo osorik ikastetxe jantokian

– Hilean 6 arrain anoa jatea etxean eta 5 kontsumo osorik ikastetxe jantokian

Proiektua xehetasunez ezagutzeko, sakatu hemen.


Mas noticias sobre