KOOP V GAMA, partzuergoaren baitan eta berrikuntzara eta bertako produktuetara hurbiltzeko testuinguruan, ASKORA bertako produktuen lehen dastaketa itsua antolatu du. Dastaketa, Bilboko BEC azoka gunean Gustoko, Calidad y Origen izenez antolatuko den azokan egingo da.
Esperientzia horren barruan, 25 pertsonak dastaketa itsu batean parte hartuko dute, non produktuaren dastaketa profesionalerako urratsak egingo diren Urduña aldeko baserritarren eta abeltzainen produktuak erabiliz eta ohiko sukaldaritza teknikez eta V Gama teknika berritzaileaz landutako plater batzuk identifikatzen saiatzeko.
Ziur gaude esperientzia berritzailea, ikaragarria eta ahaztezina izango dela, gure bertako ekoizleen eskutik!