ASKORA-k berdintasun Foroa eskola eta ikastoleko jantokietara hurbilduko du

ASKORA-k berdintasun Foroa eskola eta ikastoleko jantokietara hurbilduko du

Compartir:

Berdintasunarekin konprometitutako enpresa den heinean eta Emakundek aukera-berdintasuna eskaintzen duen enpresa gisa aitortzen duen aldetik, EMAKUNDEk antolatutako BERDINTASUNAREN GUNEAN hartuko du parte ASKORAK hirugarrengo aldiz. Gune horretan, emakumeen eta gizonen artean aukera-berdintasuna hedatzeko eta horretaz jabetzeko ekintza bat antolatzen du parte hartzen duen erakunde bakoitzak.

Aurten, abenduaren 3rako, gure zerbitzuak eskaintzen dizkiegun eskola-jantokietako bezeroei eta erabiltzaileei zuzendutako barne-ekintza bat antolatu dugu. Eskola-jantoki horietan guztietan, GIZARTEAK, ASKORAK ETA IKASTETXEEK BERDINTASUNAREKIN DUTEN KONPROMISOA zabaldu nahi dugu aldi berean, EZPAINZAPI MORE baten bidez.

Emakumeak eta gizonak berdinak gara, eta aukera berdinak merezi ditugu bizitzako esparru guztietan; eta, horretarako, zer hoberik gure haurrek berdintasuna naturaltasunez eta normaltasunez bizitzea baino. Horregatik, aurten, ASKORA osatzen dugunoi egokia iruditu zaigu gure hedapen-ekintza hori gure lurraldeko haurrei eta gazteei zuzentzea, konpromiso bera duten ikastoletan eta ikastetxeetan lan egiteko aukera dugula kontuan hartuta.

EZPAINZAPI MOREAz gain, egun horretan begirale-lanetan aritzen diren pertsona guztiek ERANSKAILU bat eramango dute, aurtengo gunearen logotipoarekin. Jarduera hau, ASKORAk ez ezik, EMAKUNDEk ere zabaldu du erakunde laguntzaile guztietara.


Mas noticias sobre