ASKORA, “Juneren Hegoak”-en ondoan

ASKORA, “Juneren Hegoak”-en ondoan

Compartir:

ASKORA SOLIDARIOAn proiektu solidarioen bila jarraitzen dugu, ASKORA osatzen dugun guztiok bat egin eta, denon artean, gure ingurukoak lagundu ahal izateko. Oraingoan, kausa on baten alde egingo dugu, eskaintzen ditugun catering zerbitzuetan eta geure etxeetan oso erraz egin daitekeen keinu txiki batekin.

Datozen asteetan, “Juneren Hegoak” Elkartearekin arituko gara elkarlanean, gaixotasunen bat duten haurren familiei laguntzeko ekintza solidarioak bultzatzen, eta hain esperientzia zailean haien ondoan egonda eta haientzat erreferentzia izango den puntu bat sortuta.

Hainbat astetan, ASKORAko pertsonak eta kanpainarekin bat egin nahi duten guztiak hain ezaguna den plastikozko tapoien pilaketan arituko gara. Tapoi horiek guztiak ”Tapoien Edukiontzi” handi batean bilduko dira eta elkarteari entregatuko zaio kanpainaren amaieran. Edukiontzi hori, beraz, diruzko dohaintza bihurtuko da, familia bati eta haur bati laguntzeko.

Animatu eta jarraitu kanpaina gure facebook –ean, han jakinaraziko dizugu nola handitzen ari den tapoien edukiontzia guztion ekarpenarekin.

Kanpainaren bukaeran, eta proiektu solidarioetan sinisten duten pertsonei aitortza erakusteko,ASKORAk elkartearen hainbat material zozketatuko du, eta zozketa ere familiari laguntzeko erabiliko da.

Gurekin batera ekimen honetan lagundu nahi baduzu, jarri zaitezke gurekin harremanetan solidaria@www.askora.com posta elektronikora idatziz. Poltsa ekologiko bat bidaliko dizugu tapoiak bildu ahal izateko eta poltsa betetzen duzunean guri bidaltzeko.


Mas noticias sobre