Gizarte Erantzukizun Korporatiboa catering-aren eta zerbitzuen sektorean. Gure esperientzia sarituaren berri eman genuen INBATek antolatutako GEKren Foroan.

Gizarte Erantzukizun Korporatiboa catering-aren eta zerbitzuen sektorean. Gure esperientzia sarituaren berri eman genuen INBATek antolatutako GEKren Foroan.

Compartir:

ASKORAk eskola zein enpresa jangeletan ematen dituen zerbitzuak, hirugarren adinerako atentzioa eta lantzen ditugun barne politikak izan ziren pasa den ostegunean Inbatek antolatuta Donostiako Korta Eraikinean egin zen GKR buruzko jardunaldian gure gerente Jon A. Ramosek hainbat gizarte eragilerekin partekatu zuen ponentziaren ardatz nagusia.

Programa interesgarria izan zen, eta bertan GEKren alorrean ditugun esperientziak partekatu genituen pisu handiko beste hizlari batzuekin, hala nola Deustuko Unibertsitatearekin, Fremapekin, Ner Groupekin eta Oronarekin.

GEKri buruzko memoriatik abiatuta, Capital Humano saria eskuratu baitzuen, azaldu genuen zer-nolako bilakaera izan duten gure zerbitzuek eskola inguruneko gizarte erantzukizunaren ikuspegitik, zer lan garrantzitsua egiten duten zaintzaileek eta nola enpresa jantokietan gero eta kezka nabarmenagoa dagoen osasun zerbitzu batez.

“catering solidario”-aren ekimenarekin, bertaratu ginen guztiok aukera izan genuen MINDY proiektuan laguntzeko, proiektuaren helburua izanik premia bereziak dituzten gazteei teknologia berrien gaineko prestakuntza ematea, etorkizunean lan ingurunean sartu daitezen.


Mas noticias sobre