Zer dakigu Elikagai Alergia eta Intolerantziei buruz?

Zer dakigu Elikagai Alergia eta Intolerantziei buruz?

Compartir:

Ezagutzen al ditugu Elikagai Intolerantzia bakoitzak eragin ditzazkeen efektuak eta Alergia mota bakoitzaren ondorioz agertu daitezken erreakzioak?

Jakinaren gainean al gaude eguneroko elikagai manipulazioetan arrisku nabarmenak daudela?

Geroz eta pertsona gehiago daude elikagai alergia eta intolerantzia desberdinak dituztenak. Hau dela eta, nola edo hala elikadura zerbitzuetatik, arreta-zerbitzuekin erlazionaturiko pertsona guztieri zuzendurik, heziketa-esperientzia desberdinak eskaintzen ditu aldizka Kalitate Sailak, euren teknikari Nutrizionista eta Elikadura Segurtasun munduko profesionalen eskutik, alergia eta elikadura segurtasunarekin erlazionaturikoak.

“Praktika Egokiak eskolako jangelan” edukinekin, tailer hauetan azpimarratzen dira bereziki manipulatzaileen Oinarrizko Higiene Arauak bezalako gakoak,  Praktika Egokiak janariaren mantenimendu, plateratze eta zerbitzuan, baita Garbiketa eta Desinfekzio prozedurak ere.

Bigarren zati bezala, gure nutrizionistek era zehatzean lantzen dituzte bezero bakoitzari eragiten dioten alergia eta intolerantziak, ezagutza eta jarraibideak eskuratuz, arazo hauek dituzten pertsonen segurtasuna bermatzeko.  


Mas noticias sobre