Ingurumena zaintzen duten enpresen arteko Europa mailako lehiaketan lehiatu da ASKORA

Ingurumena zaintzen duten enpresen arteko Europa mailako lehiaketan lehiatu da ASKORA

Compartir:

ASKORAk produktu ekologiko eta tokikoak kontsumitzearen alde eta ingurumenaren gaineko jakintza hedatzearen alde eta kontzientziazioaren egiten duen lanaren aintzatespen gisa, duela zenbait aste IHOBEk, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Enpresentzako Ingurumenaren Europar Sarien 2014ko ekitaldira aurkezteko gonbita luzatu zigun.

Goxotasun handiz prestatu dugu gure hautagaitza, eta Erakunde Kudeatzaileari bidaliko diogu, balora dezan. Dagoeneko abiarazita dauden proiektuak ez ezik, eskuartean ditugun eta prestatzen ari garen berrikuntzak ere bildu ditugu hartan.


Mas noticias sobre