Apirilaren 12an, larunbata izanik, aukera izan genuen Tximeleta Taldeak urtero antolatzen duen Eskolako Gimnastika Erritmikoko erakustaldian berriz ere laguntzeko. 300 bat haurrek hartu zuten parte.
Gure sukalde nagusiko sukaldariek prestatutako Hamaiketako Osasungarri batez indarberritu ziren gero kirolariak. Gure taldeko dietistek ere lagundu nahi izan zuten, eta hamaiketakoaren pieza bakoitzaren azpian zer zegoen azaldu zieten txikiei: karbohidratoak energia berreskuratzeko, esnekiak ondo hidratatzeko eta indarberritzeko behar zen azukre-anoak berekin zekarren ustekabea.
Zorionak guztioi, berriz ere! Atsegin handia izan da aurten ere zuekin izatea!