Jangela-esperientzia paregabeak eskola berritzaileentzat

Askora Mahi-Mahi eskolako jangelaren kontzeptua aldatzera dator. Jate hutsetik harago doan eredu bat, jangeletan eta jolastokietan esperientzia dibertigarri eta hezigarriak sortzeko.

Slide

Elikation, eskolako ekosistemako elikadurari buruzko proiektu estrategikoa

Elikation, eskolako ekosistemako elikadurari buruzko proiektu estrategikoa

Eguerdiko unea birpentsatzen dugu

Mahi-Mahi ez da ohiko eskolako jangela bat. Lan egiteko modu bat da, zure eskolako jangela eta jolastokia parerik gabeko espazio bilakatu nahi dituena, haurrek, modu osasungarrian jateaz gain, esperientzia dibertigarria eta hezitzailea izan dezaten.

X

Pertsonak ardatz dituen diseinu parte-hartzailea

Zure ikasleek eskolako jangelan bizi duten esperientzia berriz diseinatuko bazenu, nolakoa izatea gustatuko litzaizuke?

Mahi-Mahi by Askora diseinu-metodologia propio batean oinarritzen da, eta esperientzia berri hori nolakoa izango den zehazten lagunduko dizu. Horretarako, espazioaren ezaugarriak eta eskolaren helburuak hartuko ditugu kontuan, baina tailerrak ere antolatuko ditugu, non ikasleek, familiek, irakasleek eta jangelako langileek ere parte hartuko duten. Tailer horietan talde bakoitzaren desirei eta premiei buruz mintzatuko gara eta, horiek oinarrian hartuta, zure jangelarako esperientzia paregabe bat diseinatuko dugu. Azken finean, Mahi-Mahik haurrak erakarriko dituen, familiei konfiantza emango dien eta eskolari izen ona emango dion jangela bat diseinatzen laguntzen dizu.

Nolakoa da Askora Mahi-Mahi jangela bat?

Mahi-Mahiko jangela guztiak desberdinak diren arren, zutabe beren gainean eraikitzen dira:

Espazio desberdina eta atsegina

Espazioa dinamika aproposak sortzeko gakoa da. Horregatik, espazio funtzionalak eta dibertigarriak sortzen ditugu, erabiltzen dituzten haurren adin desberdinetara egokituta. Espazioa dinamika aproposak sortzeko gakoa da.

Esperientzia dibertigarria eta hezigarria

Gure ustez, jangela bat ez da ikasleek jateko erabiltzen duten espazio bat soilik, baldintza egokiak sortzen badira, ikasteko, deskonektatzeko, partekatzeko, ospatzeko… balia daitekeen gune bat ere bada. Azken finean, esperientzia pertsonalizatu eta hezitzaile bat da, eta, gainera, jolastokian jarraipena ematen zaio, helburu bererako diseinatutako jarduera eta tailerren bidez.

Elikadura osasungarria

Elikadurarik onena eskaintzeko, menu osasungarri eta orekatuak prestatu behar dira, baina, horrez gain, produktu ekologikoak eta tokikoak erabili behar dira. Hobeak direlako eta gazteak kontsumo-estilo jasangarriago batean hezi nahi ditugulako. Gainera, Mahi-Mahin, janariak beste kultura batzuk ezagutzeko balio du. Horretarako, aldizka jatorri desberdinetako platerak prestatzen ditugu, ikasleek beste latitude batzuetako zaporeak dasta ditzaten.

Tailerrak

Bazkaria amaitu eta geletara itzuli aurretik geratzen den tarte horretarako, eskolako hezkuntza-planaren araberako tailerrak proposatzen ditugu. Ikasteko, dibertitzeko eta deskonektatzeko une perfektua.

Bestelako jangela-eredu bat, bestelako eskolentzat. Bat egin nahi?

Askora Mahi-Mahi balio erantsi handiko jangela-eredu bat da, eta jangela eskolaren helburu pedagogikoekin bateratzen du. Askora Mahi-Mahi duten eskolak aurkezten dizkizugu.

Slide

“Askora Mahi-Mahik eskolarentzat funtsezkoak diren balioak jangelan txertatzeko aukera eman digu. Talde-lana, solidaritatea edo erantzukizuna gure hezkuntza-programan dauden balioak dira, eta, orain, ikasgeletatik jangelara jaitsi dira.

Zaloa Aldatz. Abusu Ikastolako zuzendaria.

Slide

“Askora Mahi-Mahik eskolarentzat funtsezkoak diren balioak jangelan txertatzeko aukera eman digu. Talde-lana, solidaritatea edo erantzukizuna gure hezkuntza-programan dauden balioak dira, eta, orain, ikasgeletatik jangelara jaitsi dira”.

Zaloa Aldatz. Abusu Ikastolako zuzendaria.

next arrow
previous arrow

Galdera asko izango dituzu oraindik, ziur

1.

Egokia izango al da Mahi-Mahi nire jangelarako?

Bai, noski. Mahi-Mahi metodologia eraldatzailea da, eskolei irakaskuntza-eredu berrietara aldatzeko prozesuan laguntzeko pentsatua dago, beren esperientzian oinarrituta eta modu pertsonalizatuan.

2.

Inbertsio handia egin behar al da?

Ikasleek jangelan bizi duten esperientzia birdiseinatzeko, baliteke jangelako espazioan aldaketak egin behar izatea, eta, ondorioz, inbertitu behar izatea. Horregatik, Askoratik inbertsio hori finantzatzen laguntzen diegu eskolei.

3.

Jartzekotan, zer gertatuko litzateke jangelako oraingo langileekin?

Oraingo langileek funtsezko rol izango dute eraldaketan. Askorak tartean dauden langile guztiak subrogatuko ditu, eta aldaketarako eragile izateko prestatu, eskolarekin zerikusi handiagoa duen jangela bat lortzeko.

4.

Beharrezkoa al da eskolak bere sukalde propioa izatea eredua ezartzeko?

Ez da beharrezkoa. Mahi-Mahi bietarako prestatuta dago: hau da, sukaldea bertan duten eskoletarako eta janaria kanpotik ekartzen dutenetarako.

5.

Jar al naiteke zuekin harremanetan gurasoa banaiz?

Bai, noski. Familiak jangela honetako zutabe bat zarete, eta gustu handiz erantzungo diegu zuen galderei eta entzungo dugu zuen iritzia.

6.

Zenbat denbora behar da jartzeko?

Denbora eskola bakoitzaren abiaduraren eta premien araberakoa izango da. Askora Mahi-Mahi eraldaketa konstantean dagoen eredu bat da, eta, horrexegatik, mugatuta dago ikasturte bakoitzean zenbat aldiz jar daitekeen.

Sektorearen arauak aldatu ditugu, hobetzeko

Uste dugun hura defendatzen egiten dugu.

1. Elikaduratik askoz harago doan ikuspegi batetik diseinatzen eta kudeatzen ditugu jangelak.

Gure taldearentzat, funtsezkoa da kalitatezko produktuak dituen elikadura osasungarria eta askotarikoa ematea. Baina gure begirada janaria baino askoz harago doa. Badakigu erakunde bakoitza bakarra dela, eta, beraz, beren jangelak ere halakoa izateko aukera izan behar du.

Gure ustez, funtsezko hobekuntzak ezar ditzake elikadura-zerbitzuak erakundearen alderdi askotan. Horregatik, gure bezeroekin batera egiten dugu lan, jangelan hobekuntzak ezartzeko; batetik, beren helburuak lortzen lagunduko eta, bestetik, bertan jaten dutenen esperientzia ere hobetzeko.

2. Pertsonen bizitza hobetzen duten esperientziak sortzen ditugu.


Uste dugu jangelak horiek egunerokoan erabiltzen dituztenen eta horietan lan egiten dutenen harremanetarako modua hobetzeko funtsezkoak direla. Horretarako, pertsona horiek jangelan eta bertatik pasa baino lehenago eta geroago bizi dituzten esperientziei erreparatzen diegu, eta beren premietan eta desiretan jartzen dugu arreta. Behatu egiten ditugu, entzun egiten ditugu eta, bezeroarekin koordinatuta, jangela esperientzia aberasgarri eta dibertigarri bat bilakatuko duten hobekuntzak proposatzen ditugu.

3. Zentzuarekin berritzen dugu. Beti galdetzen diogu geure buruari nola hobetu daitekeen, eta, horretarako, pertsonak ardatz hartzen ditugu.

Beti galdetzen diogu geure buruari jangelak nola hobetu dezakeen bertan jaten eta lan egiten duten pertsonen bizitza. Hori horrela, egunerokotasunari eragingo dieten hobekuntza txikiak egiten ditugu etengabe, bai eta aldaketa kontzeptual handiak ere, hala zerbitzuan, nola horren diseinuan.

2017an, eskoletako jangela-zerbitzua batera diseinatzeko metodologia bat sortu genuen, eta nazioarteko Service Design Awards sarietan finalista izatera iritsi zen, mundu mailako urteko zerbitzu-diseinu onenetako gisa.

Metodologiak zerbitzuaren ardatz bilakatzen ditu pertsonak, eta haren diseinuan inplikatzen ditu. Gaur egun, eredu hori erreferente bilakatu da sektorean, eta zaharren egoitzetara eta enpresetara ere eraman dugu.

4. Jangelak ikusteko modu berri batean sinesten dugu. Modu humanoago eta arduratsuago batean.

Pertsonak egiten dugun guztiaren erdian daude. Gure jangeletan egunero jaten dutenetatik hasi eta gure lantalderaino, ekosistemaren parte diren kide guztietatik igarota: senideak, hornitzaileak, lantaldea…

Jangela ikusteko modu horrek gure bezeroekin harremanak izateko moduari ere eragiten dio, eta elkarrekin ezarritako helburuak lortzeko talde konektatu eta elkartu bat sortzen du.

5. Jangela hobetzeak gure bezeroak berezi egiteko balio dezan konpromisoa hartzen dugu.


Balio erantsi handiko eredu bat defendatzen dugu, eta jangelaren ekosistemako pertsona guztiek hori hala dela ikus dezaten lan egiten dugu. Gure bezeroei bereiz daitezen laguntzen diegu, erreferentziazko eredu berritzaile baten bidez.

6. Tokiko ekosistema baten parte garela sentitzen dugu, eta hori gure proiektu guztietan zaintzen eta sustatzen dugu.

Uste dugu gure jangelek eragin positiboa izan behar dutela haien inguruan. Horregatik, tokiko hornitzaile gehien barruan hartzen dituen erosketa-plan pertsonalizatu bat garatu dugu. Aldi berean, produktuen kalitatea bermatzen dugu eta tokian tokiko ekonomia babesten dugu. Gainera, gure taldeetako kideen prestakuntza ere bermatzen dugu, zerbitzu ona emateko ezinbestekoa baita.

Ba al dakizu nolakoa den nahi duzun jangela?

Baliteke zaila izatea gure jangela nolakoa izatea nahi dugun imajinatzea, beti berdina eduki badugu. Horregatik, nolako jangela nahi duzun imajinatzen lagundu nahi dizugu, 2 minutuan baino gutxiagoan. Beharbada hasiera berri baten aurrean gaude.