Askoran zentzumen guztiak gutxi dira nutrizio eta elikadurari buruzko ezagutzak kontzientziatu eta hazteari buruz hitz egiten dugunean! Hori dela eta, gure dietetika-nutrizionisten taldearen eskutik inauguratzen dugu gaur gure Podcasts ildoa. Ekimen honen bidez, eskolako espazioa eta denbora gainditu nahi dugu, ikastetxeetan ikasleekin gozatzen ditugun elikadura-tailerrak osatuz.
Podcast hauetan, zuzenean ezagutuko duzue zuen seme-alabek tailer hauetan zer esperimentatzen duten, transmititzen dizkiegun osasun- eta kontsumo-tipak eta horietan ikasten dutena. Elikadura gaian Askorak, ikastetxeak, ikasleak eta familiak benetako taldea izatea nahi dugulako!
Bidaia hasteko prest?
Zenbat azukre jaten dugu?
Ander Buenetxea Askorako dietista-nutrizionistak azukre mota desberdinak daudela esan digu, zeintzuk diren osasungarrienak, eta zeinen aurrean egon behar garen erne. Halaber, tailerretan partekatutako trikimailu eta jarraibide batzuk azaldu dizkigu, ikasleei jaki gustukoenekin zenbat azukre jaten duten jakiten laguntzeko, etiketak irakurtzen jakiteko eta haiek erabakitzen dutenean aukera hobeak egiteko.