Mahi-Mahi eta Mater Itxas Museoa, elkarrekin gure elikaduraren ingurumen-inpaktua lantzen

Mahi-Mahi eta Mater Itxas Museoa, elkarrekin gure elikaduraren ingurumen-inpaktua lantzen

Compartir:

Jaten dugunak gure osasunean eragin handia duela etengabe aritzen gara lantzen Mahi-Mahiko piratekin. Eta erosten duguna eta erosteko moduak ere gure planetaren osasunean ere eragina baduela lantzeko, beste tripulazio handi batekin, Mater Itxas Museokoarekin, elkarlanean jarri gara!

Tailer parte-hartzaile batean, eta Mahi-Mahi estiloan, jolas-dinamiketan oinarrituta, Olaiak, Mater-eko tripulatzaileak, gure pirateei itxasoko ingurumen-hezkuntzako zentro berritzailea direla, eta pertsonek eta komunitateek natura gehiago errespetatzen duten bizimoduetan jardutea sustatzea daukatela helburu azaltzen die. Baita, gure erosketetan egiten ditugun jarrera batzuekin, itsasoa gaixotzen dugula, eta beste batzuekin aldiz egun ezagutzen dugun ekosistema aberatza mantentzen laguntzeko gai izan ahal garela!

Hausnarketa handiak piztu eta honelako mezu positiboak eskaintzen dizkigun lankidetza!

Mila esker Mater eta eskerrik asko Olaia, zuen bidaia handia Mahi-Mahi eta bere piratekin partekatu nahi izateagatik! Hurrengo portuetan elkar ikusiko gara berriro!


Mas noticias sobre