Askora Bora Bora izenburupean, ongizate-plana definitzeko prozesuari ekin diogu. Bidaia zirraragarria da Askora osatzen dugun pertsona guztion ongizate indibidual eta kolektiborantz, eta urrats esanguratsua haren baterako sorkuntzan.
Hitzaldia, dinamika interaktiboekin eta kafearen inguruan partekatzeko uneekin batera, esperientzia aberasgarria izan zen denontzat; bertan izan ziren ere Sasoi lan osasunerako aholkularitzako kideak.
Ongizate plana osatzen joateko, galdetegi bat sortu dugu taldea osatzen dugun pertsonen osasuna eta ongizatea hobeto ezagutzeko. Galdetegi horrek ongizate-plana diseinatzen jarraitzeko gakoak emango dizkigu.