Askoran, 2025a berrikuntzekin hasi dugu. Aurreko urtea Sinnple agentziarekin elkarlanean, gure zentroetako jasangarritasuna neurtu genuen, eta emaitza horiek jasangarritasun-bereizgarri bilakatu ditugu praktika onen oroigarri gisa. Zertarako? Zerbitzua eskaintzen dugun zentroetako ahaleginei balioa emateko.
Besteak beste, honako faktoreak hartu ditugu aintzat: elikagai-soberakinen kudeaketa, ontzien sailkatzea eta birziklatzea, zentroaren energia-eraginkortasuna, erosketa jasangarriak, eta lantaldearen lantokira joateko moduak.
Emaitzarik onenak lortu dituzten zentroei urrezko eta zilarrezko jasangarritasun-bereizgarriak banatu dizkiegu haien jangeletan jartzeko. Eta, horrez gainera, lore-haziekin egindako txartel biodegradagarriak ere banatu ditugu taldean landatu ditzaten.
Ingurumena zaintzea beti hobetu dezakegun zerbait da. Ea datorren urtean emaitza hobeak lortzen ditugun!