Nafarroako Kutxa Fundazioak kalitatezko zerbitzu jasangarriak eta esperientzia aberasgarriak eskaintzeko etengabeko apustua egin du, eta Askorarengan jarri du konfiantza Hondarribiko Haur Udalekuetako elikadura-zerbitzua kudeatzeko.
Udaleku horiek ikuspegi inklusiboa dute, eta ikasturtean zehar Nafarroako hainbat ikastoletako zein ikastetxetako haurrak hartzen dituzte. Eta, udan, zozketa bidez, eskualde osoko adingabeek ere parte hartzen dute.
Askorak aurkeztutako proposamena positiboki baloratu du Nafarroako Kutxa Fundazioak, eta bereziki nabarmendu du bat datorrela Garapen Jasangarriko Helburuekin. Askorak irmoki defendatzen dituen hainbat helburu:
- GJH 12 – Ekoizpen eta kontsumo arduratsua: Hornitzaileak kolonietatik 20 km baino gutxiagora daudela konprometitzen da. Tokiko erosketa sustatzeaz gain, karbono-aztarna murrizten du.
- GJH 3- Osasuna eta Ongizatea: Askorak diseinatutako menua osasungarria da, frijiturik eta aurrez prestatutako produkturik gabea, aukera fresko, bertako eta ekologikoekin. Gainera, etxeko postreak egiten ditu, jankideei elikadura orekatua eta elikagarria eskaintzeko.
- GJH 8 – Lan Txukuna eta Hazkunde Ekonomikoa: Lantaldearen profesionalizazioa funtsezkoa da proiektu honetan, zerbitzuaren kalitatea ez ezik, enplegu duin eta egonkorraren garapena ere bermatuz.
- GJH 11 – Hiri eta Komunitate Jasangarriak: Nafarroako Kutxa Fundazioarekin egindako elkarlanaren bidez, Askorak komunitate jasangarrien garapenaren alde egiten du, haurren bizitzan eta ingurunean eragin positiboa sustatuz.
Lankidetza honen bitartez, Askorak indartu egiten du jasangarritasunarekiko, osasunarekiko, ongizatearekiko eta garapen ekonomikoarekiko duen konpromisoa, eta zerbitzu-eredu integral baten apustua egiten du, inplikatutako eragile guztiei mesede egiten diena, bai parte hartzen duten haurrei, bai tokiko komunitateei.