Urtea: 2019

THIS IS SPARTA TOO!!

  • Elikagai segurtasuna eta dieta bereziak


    Askorako Kalitate Saila arduratzen da jantokietako menuak prestatzeaz, baita dieta berezi guztiez ere, eta sukaldeetan nahiz jantokietako zerbitzuan araudi higieniko-sanitarioa betetzen dela gainbegiratzeaz. Gure eguneroko zerbitzuan, elikagaien segurtasuna eta erabiltzen dugun lehengaiaren kalitatea dira nagusi. Eta horrek neurri zorrotzak hartzera garamatza, gure menuez egunero gozatzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, dieta bereziak…

    Elikagai segurtasuna eta dieta bereziak
  • Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala


    Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalanek, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak eta Emakundek antolatutako “Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala” jardunaldia egin da, Emakundek bultzatzen duen Berdintasunerako Foroaren barruan. Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkuek, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsok eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak inauguratu duten jardunaldian hainbat gai jorratu dira, hala nola  lanpostuen…

    Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala
  • Azaroak 25 | Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna


    Beste urte batez ere  Emakunderen Berdintasun Gunearekin elkarlanean, azaroaren 25eko aldarrikapenarekin bat egiten dugu, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Gaur gure jantokiak morez zipriztindu ditugu. Aldaketa txikia den arren, ohiko muxuzapiak, kolore moreko muxuzapiengatik aldatu ditugu eta honek ikasleen interesa piztu du, berdintasunaz, errespetuaz eta indarkeriaren tolerantzia ezaren inguruan hitz egiteko aukera eman diguna.…

    Azaroak 25 | Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
  • Kooperazioa eta ahalduntzea


    Aspegi Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean Senegaleko arrantza sektorean lan egiten duten emakumeak ahaldundu eta laguntzeko kooperazio proiektu bat abian jarri dute. Nerea Ibáñez, Aspegiko Lehendakariak Senegalera egindako bisitan emakume hauen errealitatea eta beharrak bertatik bertara ezagutu ostean, senegaleko 4 emakume ekintzailek osatutako delegazioa gonbidatu dute Gipuzkoara egun hauetan. Bisita honetan zehar arrantza sektorea…

    Kooperazioa eta ahalduntzea
  • Neurri urgente eta beharrezkoak berdintasun alorrean


    Gaur goizean “Berdintasun alorreko neurri urgente eta derrigorrezkoak” jardunaldia ospatu da Donostian, non  Askorak azken urteetan berdintasun alorrean egindako lana azaltzera gonbidatu gaituzten. APD, Zuzendaritzaren Garapenerako Elkarteak, Miramongo Parke Teknologikoan antolatutako jardunaldiak berdintasun arautegi berriak eta enpresen egungo egoera aztertu  ditu, baita berdintasun erreal eta efektibo bat eman dadin enpresek martxan jarri beharreko neurriak azaldu…

    Neurri urgente eta beharrezkoak berdintasun alorrean
  • “Elikagaien Berrikuntza” sarietan hautagai


    Etengabeko hobekuntza prozesuaren baitan eta NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin adierazitako atxikimendua dela eta, Erosketa Jasangarri Plana sortu dugu, elikagaien kalitatea nagusi izanik, alor sozialak eta ingurumenak indar handia hartzen dutelarik. Plan honetan epe laburrean eta epe luzera gauzatuko ditugun ekimen ugari biltzen dira, erosketa eredu guztiz jasangarria izatea ahalbidetuko diguna, gure lurraldeari  eta gizarteari oso…

    “Elikagaien Berrikuntza” sarietan hautagai
  • Ikus itzazu menuak nahi duzunean, nahi duzun gailutik


    Askoran familiekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoari jarraiki, uda honetan menuen kudeaketarako plataforma berria garatu dugu, non irailetik hasieratik gure menuak eskuragarri dauden. Aldaketa honen helburua, menuetan eskaintzen dugun informazioa etengabe eguneraturik izatea eta eduki kopuru handiago bat eskaini ahal izatea da, ikastetxe, eskola eta ikastolek, zein familiek haurrek jasotzen duten elikaduraren informazio osatu eta eguneratua…

    Ikus itzazu menuak nahi duzunean, nahi duzun gailutik
  • KALITATE ETA INGURUMEN POLITIKA INTEGRATUA


    ASKORA PLUS, S.L. enpresa aitzindaria da elikagaien sektorean, taldeentzako menuak egiten eta banatzen. Etengabeko hobekuntzaren bila eta gero eta lehia handiagoari erantzunez, ezinbestekoa da gure merkatu-estrategia egokitzea, kalitatea funtsezko elementu gisa integratuz, gure lehiakortasuna eta eraginkortasuna sektoreko maila gorenetara igotzeko. Konpromiso sozial handia duen erakundea izanik, Ingurumenaren kontserbazioarekiko kezka erakutsi nahi dugu, eta horregatik, gure…

  • ASKORA, RECICLA_BIRZIKLATUREKIN BATERA MUNDUAREN GARBIKETAREN EGUNEAN


    ASKORA bigarren aldiz elkarlanean arituko da Recicla_Birzilkaturekin batera gure planetari laguntza bat emateko helburua duen ekimen berri batean! Hiritar eta herritarren sentsibilizazio eta mobilizazioa helburu duen ekimen hau formatu familiarrean gauzatuko da. Horregatik, iada ASKORAko ekosistemaren parte diren familien parte-hartzea ikustea zoragarria irudituko litzaiguke! Lankidetza egun honen helburua Bidasoa ibaia kutsatzen eta bertako flora eta…

    ASKORA, RECICLA_BIRZIKLATUREKIN BATERA MUNDUAREN GARBIKETAREN EGUNEAN
  • Zerbitzuen etengabeko hobekuntza


    Udara ebaluazio, gogoeta eta proiektuen diseinu garaia da gurean. Bezeroen iritzia zerbitzu ebaluazioen bitartez jaso ostean, gure lan-taldeekin auto-garapen elkarrizketak buruturik eta sail bakoitzak dagokion gogoeta eta autoebaluaketa egin ostean, gure zerbitzuak nola hobetu ditzakegun eta hauek bezeroei ematen dieten balio erantsia nola handitu pentsatzeko ordua da. Bai bezeroen beharrei, zein gizartearen beharrei erantzuteko asmoz. Uda honetan, barne hobekuntzetan ere murgildu gara, menuen sorrera, diseinu eta komunikazioa hobetzeko asmoz. Lan eta lan gabiltza irailean zuei hau aurkeztu ahal izateko. Garai honetan obrak eta egokitzapenak ere gauzatzen ditugu, irailean Mahi-Mahi abenturan murgilduko diren jantoki berriak prest egon daitezen. Eta ez dakizue zein prozesu polita den, jantoki tradizional bat familia eta ikasleekin pentsatutako jantokian bilakatzea. Hirugarren adineko pertsonei zuzendutako zerbitzuetan ere buru-belarri gabiltza berrikuntza prozesu batean murgildurik. Geroz eta adineko pertsona aktibo eta autonomiagoak dituen gizarte batean, nola liteke hauei eskainitako zaintza zerbitzuek errealitate honi guztiz ez erantzutea? Ideia politekin gabiltza lanean, eta hauek frogatzeko irrikan gaude. Eguzkiak ematen digun energia lagun, udan motorrak prest uzten ditugu, ikasturte berria topera hasi eta aurrekoa…

    Zerbitzuen etengabeko hobekuntza
  • Olarain Ikastetxe Nagusia


    Uztailaren 1etik aurrera gure gain hartuko dugu Olaraineko sukaldaritza eta otorduen zerbitzua. Donostian erreferentziazkoa den ostatu honek Ikastetxe Nagusi eta turistentzako ostatu bezala funtzionatzen du, hilero ehunka pertsona pasatzen direlarik bertatik: ikasleak, kirolariak, irakasleak, turistak… Publiko ezberdinak oso, behar eta gustu ezberdinak dituztenak. Baina Askoratik guztien nahiak betetzen ahaleginduko gara egunero! Gure filosofia jarraituz, Olaraineko…

    Olarain Ikastetxe Nagusia
  • Genero-ikuspegia prebentzio kudeaketan integratzeko Jarraibideak


    Emakume eta gizonen arteko berdintasuna gure oinarrietako bat da, enpresaren sortzetik lantzen diharduguna. Lan hori dela eta, errekonozimendu ezberdinak izan ditugu bidean eta horrek lan egiten jarraitzera animatzen gaitu. Gure enpresa barnean emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna ematea ahalbidetuko duten politikak lantzen ditugu horretarako, baita gizartea kontzientziatzen eta eraldatzen lagunduko diguten ekintzak sortu eta gauzatu…

    Genero-ikuspegia prebentzio kudeaketan integratzeko Jarraibideak
  • Zero hondakin piknikak


    ]Askorak ekimen berri bat jarri du martxan, gure kontsumo ohiturek sortzen duten eraginaren ingurua hausnarketa sustatu eta hauek murrizteko lan egiteko asmoz. Horretarako zero hondakin piknik formatua osatu dugu gure jantokietarako, The English Schoolek adibidez gaurtik aurrera bere irteeretan erabiliko duena. Haurren bazkaria unifikatzeak gainera, berdintasun eta oreka klima bat sortzen du irteeran. Bakoitzak zer…

    Zero hondakin piknikak
  • Eragin soziala: goranzko balioa


    Enpresa bezala urteak daramatzagu gure ekintza guztien eragin sozialaren inguruan hausnartzen. Gure helburu nagusia pertsonen bizitza kalitatea eta ongizatea zaintzea izanik, gure lan egiteko modua beti eragin soziala eta ingurugiroaren zaintzarekin lotua egon behar duela ulertzen dugu. Eragin sozialaren neurketa eta kudeaketaren inguruan hitz egiteko helburuarekin, APD eta Bilbao Ekintzak apirilak 11n “Enpresaren eragin soziala:…

    Eragin soziala: goranzko balioa
  • Zer jaten dugu?


    Jaten dugunaren jatorria ezagutzea garrantzitsua da, baita honen ekoizpen prozesua nolakoa den ezagutzea ere. Prozesuaren nondik norakoak jakinda, elikagaiaren osaera ezagutuko dugu eta honela gure osasunarentzat egokienak direnak aukeratzeko gai izango gara. Horregatik, Askorako Kalitate sailak tailer ezberdinak antolatzen ditu elikagaien eta hauen ekoizpenaren inguruan: Elikagaien errazionamendu egokia, azukrearen kontsumoa, gazta kata… Ikasleei ezagutza hauek transmitituz, elikadura ohitura osasungarriak landu eta sustatzen ditugu, ondoren ikasleen bidez familiei transmitituak diren ohiturak. Baina elikagaien inguruan jakitea bezain garrantzitsua da hauek nola sukaldatzen dire, edota nork eta non egiten duen. Gure platerean dugunaren prozesu osoa ezagutzeak lasaitasuna ematen digu eta menua beste modu batera gozatzen laguntzen digu. Horregatik gure sukalde zentraletako sukaldari arduradunek menu garraiatuak dituzten zenbait jantoki bisitatu dituzte. Bisita hauetan ikasleek euren bazkaria prestatzen duten pertsonak ezagutzeko aukera izan dute, baita sukalde zentralean nola lan egiten den eta sukaldarien eguneroko lana zein den jakiteko ere. Ikasleek euren zalantzak galdetu, menuetarako proposamenak aurkeztu eta eskulanak oparituz eskerrak emateko aukera ere izan zuten. Sukaldeko arduradunentzako ere egun berezia izan zen. Eurentzat garrantzitsua baita eurek sukaldatutakoa bazkaltzen dutenen iritzia entzun, zerbitzuaren egunerokotasuna gertutik ezagutu eta baita euren esker ona jasotzea ere. Bizipen polita izan zen eta errepikatuko dugu, ziur!

    Zer jaten dugu?
  • Menu osasuntsuak bermatuz


    Gure helburu nagusietako bat dugu elikadura osasuntsua eskaini eta ohitura osasuntsuak sustatzea gure jantokietan. Horregatik, Askorako Kalitate Saila etengabe berrikuntzak ezartzen ari da helburu hori lortzeko. Lanketa honen baitan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren proiektu ezberdinetan parte hartzen dugu, Elikadura Osasuntsurako Programa adibidez. Programa honen baitan, ikastetxe ezberdinei azaroko menua eskatu zitzaien, hauek aztertu eta konparaketa bat egiteko, baita FAO/NAOSen aholkuekin alderatzeko ere. Ikastetxe horien artean The English School dago, gure jantoki zerbitzua duen ikastetxea. Gaur programa honen arduradunekin bildu gara ebaluazioaren emaitzak eta euren gomendioak jasotzeko. Jantokian eta elikaduraren inguruan egiten dugun lanagatik zoriondu gaituzte, bai Ikastetxea , zein Askora ere. Menu orekatuak eta Eusko Jaurlaritzaren egungo gomendioak jarraitzen dituztenak eskaintzeagatik. Bilera hau datozen hilabeteetan menuetan txertatuko ditugun berrikuntzak azaltzeko ere aprobetxatu dugu, gure jantoki guztietako menuetan ezarriko direnak: fruta egun bat gehiagoz eskainiz, 3 egunetik 4ra pasatuz eta hilean behin arrain urdina zerbitzatuz haurrei. Berrikuntza hauek oso begi onez jaso dira eta hauek martxan jartzera animatu gaituzte, Elikadura Osasuntsurako Programak luzatuko dituen elikadura aholku berrien ildo berean baitoaz. Menuen etengabeko garapena, elikadura joera berrien egokitzapena eta bertako eta produktu…

    Menu osasuntsuak bermatuz
  • Neguan, zitrikoak bidelagun hoberenak


    C bitaminak (azido askorbikoa) gure sistema immunologikoa pizten dute, eta neguko egun hotzetan gure sistema topera izatea beharrezkoa dugu gripea edota hotzeria ekiditeko. Ikerketa ezberdinen arabera, C bitaminak hezurren, hortzen eta ehunen eraketan ere garrantzia handia du, baita orbaintze prozesuan, infekzioei aurre egiteko edota estresaren ondorio kaltegarriak arintzen laguntzen du ere. Baina zer da sistema…

    Neguan, zitrikoak bidelagun hoberenak
  • Askora “emakumeen eta gizonen berdintasuneko esperientzietan” saritua.


    Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman ditu Gipuzkoako enpresetako “emakumeen eta gizonen berdintasuneko esperientzien” sarituen izenak, Askora horietako bat delarik. Mahi-Mahi jantoki sistema berritzailearen pedagogiak bigarren saria eskuratu du, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, ohitura osasuntsuen sustapenaren inguruan egiten duen lanketagatik. Giza eraldaketan oinarria duen metodologia honek ikasleei etorkizuneko gizartea hobetzeko beharrezko izango dituzten tresna eta…

    Askora “emakumeen eta gizonen berdintasuneko esperientzietan” saritua.