Uztailaren 6an eta 7an Bioterra azoka egingo da, Ficoba azoka gunean, eta bertan ENEEKek eta GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK stand bat jarriko dute, lehengai ekologikoak erabiltzen dituen lehen haur jantokiarekin. Zerbitzu hau antolatzeko, eskola jantoki baten irudia hartuko baitu, ENEEKek ASKORAren laguntza eduki du, bertako ekoizle eta ekoizle ekologikoekin duen konpromisoagatik.
Azokaren sarreran erreserba egiten duten gurasoek seme-alabak utzi ahal izango dituzte bazkaltzen jantoki honetan, diru kopuru sinbolikoa ordainduz, ohiko eskola menuaren eta lehengai ekologikoekin egindako baten artean dagoen aldearen erakusgarri gisa.
Azoka bisitatzera animatzen zaitugu eta zure seme-alabek menu %100 ekologikoa eta bertako produktuez egina jatera!