Abian da dagoeneko Elika Safari!

Abian da dagoeneko Elika Safari!

Compartir:

Zer-nolako harremana dute familiak eguneroko elikadurarekin? Hori da Elika Safari martxan jartzera eraman gaituzten galderetako bat: EAEko 10 familiek parte hartzen duten esperimentu bat, Elikation proiektuaren baitan.

Zergatik egin esperimentu bat?

Elikation proiektuaren helburua da eskola-ekosistema osatzen duten eragileek euskal gazteei elikadura osasungarriagoa eta jasangarriagoa izaten nola lagun diezaieketen identifikatzea.

Horretarako, proiektuaren webgunearen bitartez, inkesta bat jarri da abian, gaur-gaurkoz harrera eta erantzun bikaina izaten eta jasotzen ari dena. Eskerrik asko parte hartu baduzu! Eta oraindik egin ez baduzu… Zeren zain zaude? Zure erantzunek ikerketa aberasten lagunduko digute.

Baina inkesta batekin ez dugu lortuko gure helburuaren %100; beraz, ikerketa osatzeko, informazio kualitatiboa lortzeko esperimentu bat abiatu dugu. Ikerketa-fase horri Elika Safari deitu diogu. Elikators-ek (horrela deitzen diegu parte hartzen duten familiei) elikadurarekin lotutako lau erronkari egingo diete aurre astebetean. Eta oraindik ezin badizuegu ere ia ezer kontatu, izan ere, Elikators-ek ezin dute honen berri izan, ziurtatzen dizuegu esperientzia dibertigarria izango dela familiarekin gozatzeko, eta, noski… Oso ekarpen baliagarria! EAEko haur eta gazteen elikadura-eredua hobetzea bezalako erronka estrategikorako informazioa bilduko baitu proiektuak.

Elikation proiektuari eta Elika Safari-ri buruz gehiago jakin nahi baduzu, laster izango dituzu berri gehiago!


Mas noticias sobre